Skip to main content

ErraustePlanta

Markel Olano: "Ekonomikoki eta kudeaketa ikuspuntutik egoera beltza da Gipuzkoan une honetan"

2013-11-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramailea izan dugu. Errauste plantaren proiektua bertan behera geratu denean, jeltzaleek gogor kritikatu dute Bilduren gobernuaren erabakia. Prozesu oso baten amaiera, bertan behera utzi dutela salatu dute.

Errauste plantaren lanak aurrera, eta herritarrek planto

2018-09-04
Zubietako errauste plantaren bigarren fasea eraikitzeko eta ustiatzeko kontratua sinatu dute GHK eta FCCk, eta hain justu, azpiegutura martxan jartzea geldiarazi nahi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, eta giza kate bat egiteko dei egin die herritarrei iganderako.
GureanGaur 2017/05/03

2017-05-03

Estatuko aurrekontu orokorrak, Kupoa, Alkobendasen gertatutako hilketa matxista, Zubietako errauste plantaren inguruko analisia eta beste asteazkeneko albistegian.

GuraSOSen manifestazioa eta hizkuntza politikak

2016-11-29

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuez, Gipuzkoako hondakinen kudeaketan adostasunerako aukerez eta euskeraren normalizaziorako neurriez aritu gara  Garbiñe Mendizabal (EAJ), Leire Pinedo (EH Bildu), Andeka Larrea (Elkarrekin Podemos) eta Andoni Unzalurekin (PSE-EE).

Erraustegia zergatik da arriskutsua?

2016-05-11

Galdera horri erantzuna eman diote Iñigo Suberbiola familia medikuak, Gorka Bueno Ekologistak Martxan EHUko ingenieritza irakasleak eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko presidente ohiak. Hauxe duzue aurrerapena. Osorik ikusgai, asteazkenean, maiatzak 11, 19:30ean eta 22:00etan.

Errauste planta eta AHTrik ez!

2015-06-13

Ehunka lagun bildu ziren ekainaren 13an Donostian errauste planta eta Abiadura Handiko Trenaren kontra. Gertutik jarraitu genituen bi mobilizazioak eta deitzaileekin ez ezik, hainbat aditurekin landu ditugu gaiak. Batetik, alor ekonomikotik landu ditugu bi proiektuak, eta bestetik, herritarren parte hartzearen ikuspegitik.

 
bannerra

bannerra