Skip to main content

Erredakzioa

Txileko hiriburuan protestak eragin dituzte goseak eta lan faltak

2020-05-21
Ostiralean konfinamenduan sartu ostean, gobernuari laguntza eskatzeko, kalera irten dira herritarrak aste hasieran. Herritarrak jana eskatzen ari zirela astelehenean, karabineroek ura zeramaten kamioiak erabili zituzten manifestarien aurka eta 21 pertsona atxilotu zituzten. Momentuz, 46.059 kutsatu eta 478 hildako daude koronabirusagatik. Sebastian Piñera presidenteak agindu du 2,5 milioi erabiliko dituela behar handiena duten familiei elikagai eta garbiketarako eta higienerako tresnadun saskiak banatzeko. bertan behera gelditu da iragan urtean protesta masiboen ondorioz lortutako su-eten soziala. Gogoratu behar da duela urte erdi inguru, herritarrak gobernuaren aurka altxatu zirela, Txileko XXI. mendeko Latinoamerikako mugimendu sozial handienetako bat kontsideratzen dena hasiz.
Ikasturte amaiera “seguru, adostu eta kalitatezko” baten proposamena egin dute sindikatuek

2020-05-21
Steilas, ELA, LAB, CCOO eta UGTk, "alde bakarrez" hartutako erabakiak geldiaraztea galdegin diete Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, hezkuntza publikoko langileak eskolara presentzialki itzultzeko maiatzaren 19ko jarraibidea barne. Gaur bertan bueltatu behar dira, adibidez, ikuskaritzako langileak. Ohar bidez salatu dute pandemia egoeran "berme-irizpideak lehenetsi gabe" eta "osasunerako ikuspide pedagogikoak" kontuan hartu gabe hartu direla erabakiak, eta "beharrezko" adostasunik gabe. Hala, eskolak irekitzeko proposamen alternatiboaren ardatz nagusietako bat da sindikatuekin negoziatzea “osasun protokoloetako prozedurak, edukien gabeziak osatzeko”.
GAKOAK | 2020-05-20

2020-05-20
Bihartik aurrera derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian maskarilak erabiltzea. 6 urtetik gorakoentzat izango da zehazki derrigorrezkoa, leku irekietan eta publikoari irekitako edozein espazio itxietan ere.
2050erako “karbono neutroa” izateko Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege egitasmoa onartu du Madrilek

2020-05-20
Ministroen Kontseiluak onartu du lege proposamena. 2050erako jarritako helburua lortzera bidean, zuzeneko CO2 emisiorik gabeko autoen erabilera eta energia berriztagarrien ekoizpena sustatzeko neurriak bideratuko ditu. Karbonoan neutroa izateak esan nahi du, planeta berotzen duten gas emisioen bezain beste baliabide daudela isuri horiek atzemateko eta deusezteko. Horretarako, adituek nabarmendu dute ezinbestekoa dela emisioak nabarmen murriztea. 2015ean Parisko Akordioan ezarritako helburua betetzea dago oinarrian: planetaren berotzea bi graduren azpitik mantentzea industrializazio aurreko garaiarekin alderatuta.
GAKOAK | 2020-05-18

2020-05-18
Uztailaren 12rako deitu ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Iñigo Urkullu lehendakariak. Bolo-bolo zebilen data posibleetako bat zen uztailaren 12a eta egun horretarako deitu ditu azkenean. Ez ohiko hauteskundeak izango dira noski. Pandemia baten erdian, ikusteko dago oraindik zein neurri berezirekin joan beharko duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek bozka ematera. Oposiziotik, arduragabekeriaz jardutea leporatu dio lehendakariari Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak.
GAKOAK | 2020-05-07

2020-05-07
23 pertsona hil dira azken orduotan Hego Euskal Herrian koronabirusa zutela: 19 EAEn eta 4 Nafarroan. Atzo jakianrazitako 16ak baino 7 gehiago, guztira. Aldiz, PCR bidez baieztatutako kasu berri kopuruak behera egin du: 50 kasuen berri eman dute gaur, asteazkenean 73 izan ziren.
 
bannerra