Skip to main content

Erredakzioa

GAKOAK | 2020-05-06

2020-05-06
Emakumezko bat hil dute Angelun, eta senarrak bere buruaz beste egin du. 2003az geroztik, 106 emakume hil dituzte Euskal Herrian; aurten laugarrena da, konfinamendu aldiko bigarrena. Koronabirusari dagokionez, hamasei pertsona hil eta PCR bidez 73 kasu berri baieztatu dira Euskal herrian azken orduotan. Datuen arabera, badirudi egunean hildako kopurua egonkortzen ari dela guera. 16 hil dira azken 24 orduotan, atzo baino bat gutxiago, eta herenegun beazinbeste.
GAKOAK | 2020-05-12

2020-05-12
Hezkuntzan, klase presentzialetara itzuli ala ez erabakitzeko autonomia izango dute ikastetxeek Euskal Autonomia Erkidegoan. Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Irizpide pedagokikoak aintzat hartuta hartu beharko dute erabakia ikastexteek. Sindikatuak haserre agertu dira Jaurlaritzaren erabakiarekin. Bitartean, Ipar Euskal herriko haurrak gaur itzuli dira klasera.
GAKOAK | 2020-05-14

2020-05-14
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailean egin nahian jarraitzen du Jaurlaritzak. Gaur egin dute bilera legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek, hauteskundeetarako data bat zehazteko, baina ez dute akordiorik lortu. Bestalde, maiatzaren 25era atzeratu du Jaurlaritzak ikastetxeetarako itzulera. Hasiera batean ikasleak datorren astelehenean, maiatzaren 18an itzultzea zen exekutiboaren asmoa, baina azkenean astebete atzeratu behar izan du itzulera.
Ostegunetik aurrera maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hegoaldean 6 urtetik gorakoentzat

2020-05-20
Erabilera publikoa duten espazio itxi guztietan eta aire zabalean izango da derrigorrezkoa maskara jartzea bi metroko segurtasun tartea gorde ezin den tokietan. Salbuetsita daude arnasa hartzeko arazoak dituztenak, baita beren osasun egoeragatik edo mendekotasunen bat dutelako maskaren erabilerak kalte egin diezaiekeen pertsonak ere. Espainiako Gobernuaren aginduak dio maskara janztea ez dela derrigorrezkoa izango zenbait ekintza burutzeko; jateko eta edateko kendu ahal izango da. Egoera pertsonalaren arabera, maskara desberdina gomendatzen da eta kexuak ere izan dira erabakiaren aurrean. Izan ere, 4 pertsonako familia batentzat 115 suposatu ditzake hilabetean erabilera bakarreko maskaren erosketak. Iparraldean, momentuz, garraio publikoan soilik da derrigorrezkoa.
GAKOAK | 2020-05-19

2020-05-19
Bigarren fasean ere berezitasunak ezarri nahi ditu Iñigo Urkulluren exekutiboak. Gauzak ondo bidean datorren astelehenean sartuko lirateke Hego Euskal Herriko lau lurraldeak bigarren fase horretan, eta lehen fasean sartzerakoan egin bezala, biagrrenean ere neurri propioak gehitu nahi dizkie Jaurlaritzak Madrilgo gobernuak onartutakoei.
Eusko Jaurlaritzak bigarren fase bat planteatu dio Madrili, mugikortasun-murrizketa gehigarriekin berriz ere

2020-05-19
Arantxa Tapiak onartu du bere ezaugarri propioak izatea nahi dutela. Planteamenduaren hamar xehetasun ere eman ditu. Esterako, herrialdetik irteteko ezintasunari eutsiko diote, "arrazoi sozioekonomikoengatik" izan ezik, hau da, lehen faseko mugikortasun-baldintzak mantenduko dira. Nafarroako Gobernuak ez du murrizketarik planteatu. Espainiar estatuko gobernuaren deseskalatze-programan bigarren fasean handitzeko aukera soilik aipatzen da, zehaztu gabe.
 
bannerra