Skip to main content

Erredakzioa

GAKOAK | 2020-04-29

2020-04-29
Egun bakar batean hildako kopuruak gora egin du Hego Euskal herrian. 35 lagun hil dira azken 24 orduotan, joan den ostegunaz geroztik izandako zifrarik altuena da. Detektatutako kasu kopuruari dagokionean, 591 positibo berri baieztatu dituzte. Guztira 21.127 kasu baieztatu dira gurean, eta 1732 lagun hil dira oraingoz gaitza zutela.
GAKOAK | 2020-04-27

2020-04-27
12 hildako eta 131 kasu berri zenbatu dira azken 24 orduotan Euskal Herrian. Alarma egoera ezarri zenetik jaso ditugun zifrarik baxuenak dira. Guztira 1.674 lagun hil dira gurean Covid-19a zutela, eta 19.859 pertsona kutsatu ditu dagoeneko gaitzak, beti ere kontutan izanda ez dagoela Ipar Euskal herriko datu zehatzik.
GAKOAK | 2020-04-22

2020-04-22
Deskonfinamentua mailakatua izango da Euskal Herri osoan, baina ez da modu eta epe berean egingo. Hego Euskal Herriari dagokionean, Pedro Sanchez presidente espainiarrak gaur Kongresuan iragarri du estatu mailan “zonaldeka eta aurrera eta atzera pausoak emanez” egingo direla deskonfinamentua eta berreraikuntza. Bestalde, Herriko tabernak inkautatzea aurreikusten duen sententzia exekutatzeari ekin dio Audientzia Nazional espainiarrak Alarma egoera betean. 107 Herriko Taberna konfiskatzea aurreikusten du sententziak. Sortuk salatu duenez, taberna eta elkarteen kontuak enbargatzen hasi da dagoeneko justizia espainiarra.
GAKOAK | 2020-04-21

2020-04-21
1.500 hildakoren langa gainditu dugu Euskal Herrian. Gaurko datuen arabera, epidemia hasi zenetik 1.502 lagun hil dira koronabirusa zutela, eta 17.663 lagun kutsatu.
GAKOAK | 2020-04-20

2020-04-20
Nabarmen egin du behera Euskal Herrian egun bakar batean kutsatutako kopuruak. Azken eguneraketan 132 positiboren berri eman dute Hego Euskal herriko erakundeek. Gaixotasuna gurera iritsi zenetik 17.385 pertsona kutsatu dira dagoeneko. Hildakoen kopuruak ere behera egin du, atzo emandako datuekin alderatuta. 35 lagun hil dira azken 24 orduotan. Guztira 1468 izango lirateke hildakoak.
 
bannerra