Skip to main content

Erredakzioa

Zaintza sareak antolatu dituzte hainbat herritan

2020-03-16
COVID 19ari ospitaletan aurre egiten zaion bezala, herri, auzo zein kaleetan ere Euskal Herriko biztanleek zaintza eta laguntza sareak eratu dituzte. Laguntzak, Koronabirusaren eraginak gehien pairatzen dituzten pertsona nagusi edo ezinduei daude bideratuta, baita zaintza lanengatik etxea utzi ezin dutenentzat ere. Laguntza sareak boluntarioz osatuta daude, herri elkartasunaren beste adibide bat.
Enpresa handiak ixten ari dira koronabirusaren eraginez

2020-03-16
Volkswagen, CAF, Michelin, Irizar eta Mercedes jada itxi dituzte, azken hau langileen presioaren ondorioz. Petronorrek, aldiz, irekita jarraitzen du. ELAk eskatu du geratzeko funtsezkoak ez diren jarduerak.
GAKOAK | 2020-03-13

2020-03-13
Osasun larrialdiko egoera deklaratu du Eusko Jaurlaritzak, baina ez du prebentzio neurri gehiagorik iragarri. Bihartik aurrera, berriz, alerta egoeran egongo da Hego Euskal Herria. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 416 pertsona daude kutsatuta dagoeneko, Nafarroan, 131 eta Ipar Euskal Herrian 6. Oraingoz 500.000 pertsona inguru konfinatuta daude Herrialde Katalanetan eta Espainian.
GAKOAK | 2020-03-12

2020-03-12
Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeak ere ixtea erabaki du bihartik aurrera koronabirusaren hedapenari aurre egiteko. 346 pertsona daude kutsatuta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; Gipuzkoan 16, Bizkaian 61 eta Araban 259. Guztira 11 pertsona hil dira.
Athletic-ek eta Realak Sevillan jokatu beharreko Kopako finalaren eguna atzeratu dute

2020-03-11
COVID-19 gaitzak eragindako albo-kalteen baitan, prebentzio neurri gisa, apirilaren 18an Sevillako La Cartuja futbol zelaian Athletic-ek eta Realak jokatu behar zuten Kopako finala atzeratu dute. Erabakia Espainiako federazioko eta bi klubetako ordezkariek egindako batzarraren ostean hartu dute. Horiek horrela, 70000 zale inguru bilduko dituen hitzordua beste data leku-aldatzera batetara adostu dute. Hala ere, une honetan, euskal finala noiz jokatuko den erabakitzeke dago oraindik ere. Printzipioz, Txapeldunen Ligako finala baino lehenago lehiatu beharko litzateke eta, egoerak hobera eginez gero, maiatzaren amaierako daten inguruko informazioak azaldu dira.
GAKOAK | 2020-03-10

2020-03-10
58 kasu positibo gehiago atzeman dituzte gaur, eta 219 dira Euskal Herrian koronabirusarekin kutsatutako pertsonak; 6 pertsona hil dira. Neurri gogorrak hartu dituzte hedapenari aurre egiteko. EH Bilduk eskatu du mahai bat eratzeko "arazo nazionalari" aurre egiteko.
 
bannerra