Skip to main content

Arantxa Tapia

Lakuak alokairua ordaintzeko laguntzak onartu ditu

2020-04-29
Eusko Jaurlaritzak alokairua ordaintzeko laguntzak onartu ditu koronabirusak eraginda ordaintzeko zailtasunak dituztenentzat. Hilean 250€-rainoko laguntzak izango dira, sei hilabetez, orotara 1.500€ko muga izango du laguntzak, salbuespen konkretuak izango diren arren.
Garraio publikoan maskarilak janztea ezinbestekoa izan dadin nahi du Eusko Jaurlaritzak

2020-04-27
Garraio publikoa erabiltzeko maskarilak janztea ezinbesteakoa izan dadin nahi du Eusko jaurlaritzak. Horrekin batera, gel desinfektatzailea banatu eta geltoki nagusietan erabiltzaileei tenperatura hartuko diela ere iragarri du Arantxa Tapia ekonomia garapen sailburuak.
Salatu dutenez segurtasun neurriak zaindu gabe martxan dira AHTaren obrak Atxondon

2020-04-17
Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak Abiadura Handiko Trenaren lanek "lehentasuna" izan behar dutela esan eta gutxira ekin diote lanari Durangaldean, Atxondoko bailara zeharkatzen duen zatian hain zuzen ere. Osasun larrialdi egoera betean, haserrea eragin du horrek udalerriko herritarrengan.
ESK sindikatuko ordezkariek Arantxa Tapiaren kontrako salaketa jarri dute

2020-03-25
Zentralaren idatziak Tapiak enpresei Norberaren Babeserako Ekipoak lortzen lagunduko zietela ebazten du, eta egun, Jaurlaritzaren erantzukizuna diren Osakidetzako langileak materialen falta pairatzen dutela argudiatuz.
Sanchezek alarma egoera dekretatu du

2020-03-13
Espainiako presidenteak alarma egoera dekretatu eta "Estatuko baliabide guztiak" Covid19 gaitzari aurre egiteko erabiliko dituela adierazi du. Hego Euskal Herrian, dagoeneko 500 kasutik gora daude eta Jaurlaritzak "osasun larrialdi egoera" ezarri du. Honatx Hamaika Telebistak egindako zuzeneko saio berezia.
Arantxa Tapia (Ekonomia sailburua): "Autozaintza neurriak Osasun-sistema ez kolapsatzeko hartu dira"

2020-03-13
Goizean Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak Koronavirusaren auziaren inguruan hitz egin du, norbanakoaren erantzukizuna eta agenteen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratuz.
 
bannerra