Skip to main content

Gure Begiz

Konfinamenduaren ondorengo lehen bisitak egin dituzte presoen senideek

2020-07-02
Mirentxin Gidariak berriro irten dira bidera senideekin batera. Euskal Herritik Estatu espainiarreko kartzeletara pandemiaren osteko lehen bisitak egin dituzte senideek. Hidrogela, maskarak eta tenperatura neurgailuek furgoneta hornituta egin dute bidea. Senideak gogotsu ikusi ditu Karlos Albás Mirentxineko kideak.
Gorka Berasategi (Kazetaria): "Gobernuak iragarritako talde inmunitatetik urruti dago Suedia"

2020-06-03
Europako estatuen artean, Suediak neurri malguenak hartu ditu COVID-19aren aurka. Gobernuak erabili duen estrategia, “itxialdi adimenduna” izendatu duena, garesti ordaintzen ari da. Hilkortasun tasa handiagoa du inguruko herrialdeekin konparatuz. 35.000 kasu positiborekin eta 4.200 hildako baino gehiagorekin, munduan heriotza tasarik handiena duten estatuetan zortzigarren da. Gorka Berasategik landu du gaia.
Jurdan Arretxe (Kazetaria): "Parte hartzea izango da gako nagusiena"

2020-05-18
Uztailaren 12rako deitu ditu hauteskundeak Iñigo Urkullu lehendakariak. Jurdan Arretxe Noticias de Gipuzkoako kazetariari eginiko elkarrizketa bideoan.
Janire Lazkano (Zaldibar Argitu): "Bi hilabete pasatu dira eta eskakizunetatik bat bera ere ez dute bete"

2020-04-06
Bi hilabete pasatu dira Zaldibarko zabortegian luizia gertatu zenetik. Zer gertatu den eta zergatik gertatu den argitzeko eskatu dute herritarrek. Egoera nola aldatu den eta lehentasunak zeintzuk diren azaldu dizkigu Janire Lazkano Zaldibar Argitu plataformako bozeramaileak.
Ángel Elías (EHU): "Egoera hauetan enpresen eskuetan geratzen da lana nola antolatzen den"

2020-03-12
Ángel Elías EHU-ko Lan Harremanetarako dekanoak azaldu duenez, langileek eskubidea dute lanera ez joateko, baina kobratu gabe. Komenigarria da kasuz kasu joatea langileek beraiek edo ordezkariek enpresarekin negoziatzea. Telelana neurrietako bat izan daiteke, nahiz eta bere arriskuak dituen. Guztien ikuspuntuak kontuan hartu eta, ahal den neurrian, konponbideak aho batez hartzea.
Oihana Teyseyre Koskarat (Kazetaria): "Emakume oso gutxi ari da tokiko politikan Ipar Euskal Herrian"

2020-03-05
Egiazko Berdintasunaren Alde elkartea iparraldeko talde feministetako kideek sortutakoa da, parekidetasuna bermatzeko helburuarekin. Izan ere, datuei erreparatuz, 160 auzapezetik 17 dira emakumeak edo Biltzarreko hautetsien artean %23, adibidez. Irtenbide konkretuak eskatzeko "Emazteok gure aldia da!" kanpaina hasi du elkarteak. Honen inguruan hitz egin dugu Oihana Teyseyre kazetariarekin.
 
bannerra

bannerra