Skip to main content

Albisteak

Sortuk protesta zaratatsua antolatu du gaur Bilbon eta Gasteizen Espainiako Erregeen bisita salatzeko

2020-07-17
Espainiako Erregeek Covid osteko biraren harira gerturatu dira euskal lurraldeetara, nahiz eta Kataluniara ziren joatekoak. Espainiako Erregeek Guggenheimera eta Arte Ederren museora egin dute bisita, Iñigo Urkullu lehendakaria, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta hainbat diputatuk harrera egin ostean. Arte ederren museoaren alboko Euskadi Plazan Sortuk protesta zaratatsua antolatu du, Espainiako ereserkiari txistu eginez.
Ezagutu Baztango zaporeak Reyno Gourmeten eskutik

2020-07-17
Jauregia gaztategia da esnekien ekoizpen ekologikoari ekiten lehena Nafarroan. Euskal txerriaren ekoizpena gertutik ezagutu dugu Lorentxo Sarratearekin. Eta, mahasti artean ibili gara eta Baztango Xurie ardo ekologikoa dastatu dugu. Baztango Zaporeak tokiko garapena eta kalitatezko ekoizpen propioak bezeroaren eskura.
Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko bizikleta bira antolatu du Sarek

2020-07-15
Uztailaren 23tik 25era antolatu dute aurtengo bizikleta bira. Ezohiko egoerari aurre egin eta, hirugarren urtez, presoen aldeko aldarria zabalduko dute. Bizikleta biraren nondik norakoak azaldu dizkigu Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramaileak.
 
bannerra

bannerra