Skip to main content

Txina

Txinak koronabirusaren aurkako bi txerto posibleren entsegu klinikoak hasi ditu

2020-04-14
Gizakiengan hasi ditu entseguak. Inaktibatutako bi txerto dira, hau da, farmako hauen oinarrian daude prozesu fisiko edo kimikoen bidez hil diren mikroorganismoak. Henan probintziako 1396 boluntariori emango diete txertoa bi fasetan eta 2021eko azaroaren 10era arte iraungo duela aurreikusi dute.
Amaitu da berrogeialdia Wuhanen

2020-04-08
Covid19a lehen aldiz Txinako Hubei eskualdeko hiri honetan, agertu zen eta urtarrilaren 23tik itxita egon ostean, gauerdian ireki dute. Azken bi asteetan soilik bi kasu agertu dira hirian eta joan den astelehenetik, ez da hildakorik izan. Eskualde honetan egon dira 2571 hildako, Txinan erregistratutakoen %80 inguru.
Txinan ez da inor hil koronabirusaren ondorioz, urtarrilaz geroztik lehen aldiz

2020-04-07
Txinako Osasun Komisioak apirilaren 6an emandako datuen arabera, 32 koronabirus kasu berriak atzerritik joandako jendearenak izan dira. Horrez gain, asintomatikoen beste 30 kasu zenbatu dituzte. Hildakorik batere ez, ordea.
Josean Ezkurra (Txinan bizi den euskalduna): "Atzerritarrekiko mesfidantza piztu da Txinan"

2020-03-30
Josean Ezkurra nafarra Txinan bizi da orain eta herrialdeak normaltasuna berreskuratzen duen unean, bertako egungo egoera deskribatu du.
Iratxe Esnaola Arribillaga (Informatika ingeniaria): “Nire pribatutasunaren gainean nik aukeratu beharko nuke”

2020-03-27
Konfinamenduak egunerokoa erabat digitalizatu du. EAEn Covid-19aren hedapena mugatzeko App bat ere iristear da, antza. Txinan eta Hego Korean oso eraginkorra izan omen da (beste neurri batzuekin batera). Neurria Euskal Herrian hartuz gero, berma daiteke anonimotasuna? Non dago pribatutasunaren eta osasunaren arteko oreka? Hortaz aritu gara Iratxe Esnaola informatika-ingeniariarekin. Esan duenez, norberak bere pribatutasunaren gaineko kontrola eduki beharko luke, osasun bermeen parera datuen babesa jarriz.
Munduan koronabirusaz kutsatutako pertsona gehien dituen herrialdea da AEB

2020-03-27
85.000 herritar baino gehiago kutsatu dira azken asteetan. Ondorioz, atzean utzi ditu Txinako eta Italiako datuak. New York da kutsatu gehien dituen hiria 39.000 gaixo baino gehiagorekin, eta hango ospitaleetan gainezka egiten hasi dira jada. Hori dela eta, astelehenerako kanpaina-ospitale bat prest izatea espero dute, 1.000 gaixo artatzeko lekua izango duena. Hala ere, Italiak, Espainiak eta Txinak aurretik jarraitzen dute heriotzei dagokienez.
 
bannerra

bannerra