Skip to main content

Hezurren memoria

Hezurren memoria

Aurkezlearen izen-abizenak: 
Hezurren memoria
Saioaren menuko irudia: 
pisua: 
0
Mendabia 1936

2019-08-19
Mendabian II. Errepublikaren garaian desberdintasun sozialak handiak ziren oso. Goseak estutzen zituen jornalarien familiak familia aberats bakar batzuk lurren gehiengoa zuten bitartean. Desberdintasunok gatazka soziala sortu zuten eta 1936ko udaberrian gertatutakoek geroago pasatuko zena iragartzen zuten.
Sanjurjo tertzioan sarraski izugarria egin zuten faxistek

2019-08-12
Lizarraldeko 200 nafar baino gehiago erail zituzten Zaragozan behin Sanjurjo tertziora indarrez eraman eta gero. Sarraski horrek bereziki Sartaguda kolpatu zuen bertakoak baitziren eraildakoen laurdena. Kopuru handia herri txiki baterako.
Andosillan kasinoak den dena daki

2019-08-05
Andosillan militante errepublikazaleek kasinoa eraiki zuten hain aisia eta lan politikoa non garatu edukitzeko. 1936ko estatu kolpearen ondorioz falangeak kasinoa lapurtu eta kartzela gisa erabili zuen. Bertan egon ziren atxiloturik kasinoa bera eraikitzen egon ziren herritarrak
Emakumeen kontrako errepresio faxista bereziki latza izan zen.

2019-07-01
Emakumeen kontrako errepresioa faxisten aldetik bereziki latza izan zen. Izan ere, ez zen nahikoa izan etxeko gizonak eramatea eta hiltzearen ondorioz miseria gorrian uztea. Etengabeko irainek eta umiliazioek urte askotako ixiltasuna ekarri zuten.
Lodosa, izu gorria

2019-06-24
Lodosa da, Iruñea bazterrean uzten badugu, eraildako gehien duen Nafarroako herria. Osotara, 133 pertsona erail zituzten kolpista faxistek Ebro bazterreko herri horretan. Lodosan indar errepublikarrek defentsa antolatu nahi izan zuten kaleak hartuz eta armak erabiliz baina, indar faxistak askoz ere ugariagoak ziren eta hobeki armaturik zeuden. Hori dela eta, erresistentziak ez zuen fruiturik eman eta geroko errepresioa bereziki handia eta krudela izan zen.
 
bannerra

bannerra