Skip to main content
bannerra

Lotsagabe

Lotsagabe

Aurkezlearen izen-abizenak: 
Lotsagabe
Saioaren menuko irudia: 
pisua: 
5
Helena Bengoetxea, bideoaktibista

2019-11-13
Aste honetan bideogintza arloan dabilen emakume bat izango dugu protagonista. Geroz eta emakume presentzia gehiago dagoela nabarmentzen da ikus-entzunezko arloan, baina behar adina al daude?
Maria Eskudero, naturarekin jolasean

2019-11-06
Abentura zalea ez denarentzat Irrisarriland ez da bere tokia. Mariak argi izan zuen bulego batean eserita ez zuela pasako bere bizitza osoa, horregaitik monitore moduan egiten du lan. Berak erakutsiko digu emakumeok ere beldurrak alde batera utzi behar ditugula.
Arritxu Apezetxea, ile-apaintzailea

2019-05-15
Arritxuk duela 24 urte ireki zuen ile-apaindegia Barañainen. Goizuetatik etorria, bananduta dago eta alabarekin bizi da. Emakume langile eta indartsua, baloreei eta errespetuari buruz hitz egingo digu gaurko saioan.
Ainhoa Tirapu, futbolaria

2019-10-23
10 urterekin hasi zen Barañaineko emakume taldean jolasten. 20 urterekin Badajozera joan zen Kopako Txapelketan parte hartzera eta geroztik Athletic Club-ko kidea da. Futbolean profesionalki lan egiteko aukera izan arren, Ainhoak argi du emakumeen futbolak oraindik asko duela aurreratzeko.
Ana Zabalza, zientziaren lagun

2019-10-16
Ana Zabalza Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da ingeniaritza agronomoan. Berak dioenez, ingeniaritza hori dexente emakumek ikasi arren, ia beste guztietan mutilen gehiengoa nabarmentzen da. Etxeko martxa eta lana nola uztartzen dituen azalduko digu.
 
bannerra

bannerra