Skip to main content

Lotsagabe

Sandra Ruiz, sistemak inposatutako eredutik haratago

2019-08-28
Sandra Ruizek orain dela 23 urte bere bizitza aldatzea erabaki zuen. Aritzkuren izeneko herria berreraiki eta bizitza berri bat hasi zuten lagun talde batek. Gaur egun, bizitzeko moduko espazio bat eraiki dute. Gizarte sistematik at bizitzea lortu duten arren, genero rolak barneratuak dituztela nabari dute eta horiek hausteko barne lanketa batean daude.
Amaia Ariztegi, doula lanetan

2019-08-07
Gure deskantsutik bueltan, gogotsu etorri gara Amaia Ariztegirekin solas egitera. Berak doula moduan egiten du lan; emakumeei bere haurdunaldian eta erditu ondoren babes emozionala emanez. Yoga hormonaleko eta Chi kung-eko klaseak ere ematen ditu. Berarentzat beharrezkoa da gorputza lantzea burua orekatua izateko.
Iciar Mikelperizena, historioak margoen bitartez kontatzen

2019-08-21
Iciar Mikelperizenak betidanik marraztu izan du, baina haurrak izan zituenean margotzen hasi zen eta ikaragarri gustatzen zitzaiola ohartu zen. Berarentzako hobby bat zena ogibide bihurtzea lortu du. Bere kuadroen esan nahia azaduko digu, eta ehizak haien artean zergatik duen hainbesteko garrantzia.
Mari Jose Oraa, bizitzaren oztopoak gainditzen

2019-08-14
Mari Jose Oraak beti aurrera egin behar dela dio. Bularreko minbizia pasa ondoren inoiz baino kementsuago bilakatu zen. Liburu bat idatzi zuen bere esperientzia kontatuz eta gainera, Saray Elkarteko lehendakariordea da. Hezkuntzari lotuta egon da beti bere lana eta lezio garrantzitsua ematera dator.
Ana Sarobe, eskubideen alde borrokan

2019-07-03
Udako deskantsua baino lehen Ana Sarobe pentsionistarekin egoteko aukera izan dugu. Emakume askok ez dute aukerarik pentsioa jasotzeko kotizatu ez dutelako. Bizitzan zehar etxeaz arduratzea ez al da lana gure gizartearentzat?
Maialen Guelbenzu, borrokalaria

2019-06-26
Udako egunei hasiera emateko Maialen Guelbenzu borroka librean diharduen emakumearekin pasatu dugu egun bat. Argi geratu zaigu; kirol arloan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna oso urrun dago oraindik.
 
bannerra

bannerra