Skip to main content

Lotsagabe

Lourdes Gómez, gozogile arrakastatsuenaren barnean

2019-06-19
Lourdes Gómez, iruindar guztiak ezagutzen duten Beatriz pasten jabe. Goizeko 05:00-etatik arratsaldera arte lanean dihardu. Berak erakutsiko digu ahalegina beharrezkoa dela fruituak dastatu nahi baditugu gero.
Elena Uriz, bizinahiez betea

2019-06-12
Elena Uriz 75 urteko emakumea, Tasio filmean ezagutu genuen. Bizitzaren esploratzaile sutsua, berak esan bezala, zerbait egin badu, bizitzak ekarri diolako izan da.
Marta Garcia, zaldien lagun

2019-06-05
Marta García, gizarte hezitzailea. Berarentzat zaldiak modu desberdin batean trebatu behar dira: errespetuz eta maitasunez. Beramendi herrian erakutsiko digu animalia hauekiko duen pasioa. Berak argi du, guztia desegituratu behar da erabateko berdintasuna lortzeko.
Ima Zestau, adopzioaren aurrean

2019-05-29
Gaurkoan Ima Zestau ezagutuko dugu. Euskara irakaslea. Siberiako ume bat adoptatu zuen eta orain Iruñean bizi dira. Ama bakarra da eta familia eredu desberdinak posible direla erakutsi digu erreportaian.
Ainhoa Juaniz, antzerki-zirku parekidearen alde

2019-05-22
Aste hontan Ainhoa Juanizekin egoteko aukera izan dugu. Kasualitatez zirkuan hasi eta urteen poderioz Zirika Zirkus sortu zuen. Bere lanbidea klowna, ikusle guztiak poltsikoratzen ditu, eta oraindik ez du asmorik kasualitate hau alde batera uzteko.
Stefany Sada, estereotipoen aurka borrakatzen duen emakumea

2019-05-08
Stefany Sada. 23 urte. Duela hamazazpi urte Kolonbiatik Iruñera etorri zen bizitza hobeago baten bila. Alaitasuna protagonistatzat izango dugu saio honetan. Estereotipoei buruzko gogoeta egingo dugu berarekin besteak beste.
 
bannerra

bannerra