Skip to main content

Hiri-baratzea

Hiri Baratzea: Erremolatxa landatu, tomatea kimatu, kontsumo taldea eta denboraldiko loreen arteko desberdintasuna.

2019-08-30
Aingeru Tabar nekazariarekin Bidaurretan erremolatxa landatzen erakutsiko digu. Ondoren Bidaurretako Mikel Etxegarairen eskutik tomate landareak kimatzen ikasiko dugu. Oskar Sanz de Acedok jateko kontsumo taldearen berri emango digu. Azkenik, Iñigo Segurolarekin denboraldiko landareen arteko desberdintasunak azalduko dizkigu, urteko landareak eta bianualak.
Hiri Baratzea: Brokolia, Ibarrako piperrak, baratzeko trikimailuak eta egun bateko liliarekin egindako entsalada

2019-08-23
Saio honetan, Aingeru Tabar nekazariarekin Bidaurretan landatutako espazioa probesteko eta landarei babesa emateko landaketa modua erakutsiko digu. Bertan, brokolia landatzen ikasiko dugu. Ondoren Lakuntzara joango gara; Sokorro Artiedaren eskutik, Ibarrako piperrak jasoko ditugu. Mikel Etxegarairekin baratzean zaindu behar ditugun posturaz eta beste hainbat baratzetako trikimailu erakutsiko dizkigu. Azkenik, Iñigo Segurolarekin egun bateko liliarekin entsalada goxo bat prestatzen ikasiko dugu.
Hiri Baratzea: Kardo Landatu, porruak jaso, loredun landareak eta izurriteak, lo belarra "Opio belarra"

2019-08-16
Saio honetan, Sokorro Artieda baratzazainarekin Lakuntzan kardoa landatzen ikasiko dugu. Ondoren Aingeru Tabarrekin porruak jasoko ditugu. Mikel Baztanek, loredun landarez eta izurriteen inguruko hainbat argibide emango dizkigu. Azkenik, Iñigo Segurolarekin gauza berezi baten inguruan mintzatuko zaigu, lo belarra edo opio belarra.
Hiri Baratzea: Pepinoa landatu, pepinoa jaso, barazkigintza ekologikoa eta Wasabia.

2019-08-09
Mikel Etxegarai Bidaurretako nekazariarekin pepinoa landatu eta jasoko dugu. Mikel baztanek aurrekoan azaldutako barazkigintza ekologikoaren oinarrien jarraipen bat egingo digu. Azkenik, Iñigo Segurola gure lagun eta adituaren eskutik Wasabia ezagutuko dugu.
Hiri Baratzea: Borraja landatu, patata jaso, Ekia ekodenda eta jakiak gozatzeko landareak

2019-08-02
Sokorro Artieda baratzezainarekin udakenan janen ditugun borrajak landatu eta ondoren patata batzuk jasoko ditugu. Ireber Gorriak Iruñeko Iturrama auzoan dagoen Ekia Ekodendako ateak zabaldu dizkigu eta Iñigo Segurola lankideak jakiak gozatzeko landare ezberdinen berri eman digu
Hiri Baratzea: Baratze eskola, azenarioak, barazkigintza ekologikoa eta intsektu eta eltxoak nola uxatu

2019-06-28
Xatur Larraldek Adaxkan duten baratze eskolaren berri eman digu. Mikel Etxegarai nekazariarekin azenarioak jaso ditugu. Mikel Baztan teknikariak barazkigintza ekologikoan aritzeko oinarrizko baldintzak azaldu dizkigu eta Iñigo Segurolak intsektu eta eltxoak gure etxe eta baratzeetatik uxatzeko aholkuak eman dizkigu.
 
bannerra

bannerra