Skip to main content

11/13

"Preso eta iheslarien eskubideen alde lan egiteko eredu bat txalotu dute herritarrek eta guztiontzako etxeko lanak jarri dizkigute"

2019-09-24
11/13 auziko epaiketa akordio batekin amaitu zenetik astebete baino gehiago igaro ostean, Hamaika Telebistan Beñat Zarrabeitia eta Ibon Meñikaren adierazpenak jaso ditugu. Euren hausnarketen artean, aurrera begirako mezua.
50.000 pertsona bildu dira Bilbon, 11/13 makroepaiketako auziperatuei babesa adierazteko

2019-09-14
50.000 pertsona bildu dira NAIZen arabera, 11/13 makroepaiketako auziperatuei babesa adierazteko. 47 euskal herritar epaituko dituzte euskal presoen eskubideak defendatzeagatik.
50.000 pertsona bildu dira Bilbon, 11/13 makroepaiketako auziperatuei babesa adierazteko

2019-09-14
50.000 pertsona bildu dira NAIZen arabera, 11/13 makroepaiketako auziperatuei babesa adierazteko. 47 euskal herritar epaituko dituzte euskal presoen eskubideak defendatzeagatik.
11/13 sumarioan 47 euskal herritar epaituko dituzte

2019-09-13
Auziperatuen artean abokatuak, bitartekariak eta elkartetako desberdinetako kideak daude, denak presoen eskubideen defentsan aritutakoak. Fiskaltzak 601 urteko espetxe zigor eskaera egin du denentzat eta guztira 177.000 euroko isunak ordaindu behar dituzte.
Irailean epaituko dituzten 47 pertsonei elkartasuna adierazteko manifestua aurkeztu dute

2019-06-20
47 euskal herritar epaituak izango dira irailetik aurrera. Guztira, 601 urtetako zigor eskaerari aurre egin beharko diote. Gertakizunaren aurrean manifestua aurkeztu dute gaur. 150 pertsona inguruk manifestua babestu dute jada.
11/13 makroauziko auziperatuak babestu dituzten lehen 150 pertsonak jakinarazi dituzte

2019-06-20
Irailaren 16an hasiko da 47 euskal herritarren aurkako epaiketa Madrilgo Audientzia Nazionalean. Euskal presoen eskubideen alde lanean ibilitakoak dira eta epaiketaren atarian babes ugari bildu dituzte. Jon Maiak idatzitako manifestu baten bitartez, bakearen aldeko mezua luzatu eta irailaren 14an Bilbon egitekoa den mobilizazioan parte hartzera deitu dute. Sinatzaileek artean daude, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe, Carlos Garaikoetxea, Angel Toña, Begoña Errazti, Anaiz Funosas, Mikel San José, Asier Riesgo, Garazi Murua, Nerea Eizagirre, Katixa Agirre, Toti Martinez de Lezea, Bernardo Atxaga, Aitzol Atutxa edo Onintza Enbeita daude. 150 izen aurkeztu dituzte guztira, eta aurrerantzean edonork sinatu ahal izango du www.11-13makroepaiketa.eus webgunean.