Skip to main content

47ak Herrian

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza Zaballako espetxean sartu dira

2019-10-01
Bost hilabeteko kartzela-zigorra bete beharko dute bertan, beraz, martxoak aldera libre geldituko dira, urtebeteko zaintzapeko askatasunarekin. 11/13 sumarioko akordioan aitortza atzeratuaren aringarria aplikatu zieten auziperatu guztiei eta espetxera sartu behar diren bakarrak Jon eta Arantza izan dira. Beste guztiak, aurrekaririk ez dutenez, ez dituzte espetxeratuko.
11/13 makroepaiketako auziperatuek jasotako babesa eta elkartasuna eskertu dituzte

2019-09-16
Azken egun hauetan manifestazioan zein sare sozialetan jaso duten babes eta elkartasun guztia eskertu dute gaur 47ak Herrianeko kideek.
Babes zabala espero dute 11/13 makroepaiketako auziperatuek larunbateko manifestazioan

2019-09-13
Jon Maiaren manifestuak 11.300 atxikipen jaso ditu eta auziperatuek eskerrak eman dizkiete babesa erakutsi dieten herritar, eragile eta elkarte guztiei. "Giza eskubideak, askatasuna, etorkizuna. Herrian" lelopean Bilboko La Casilla plazatik abiatuko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute.
Gehiengo sindikalak elkarretaratzeak egin ditu 11/13 makroepaiketa salatzeko

2019-09-06
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak 11/13 sumarioan auziperatutako 47 herritarrei babesa erakutsi die Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean egindako elkarretaratzeetan. Herritarren ekintza politiko eta profesionala epaituko dutela salatu dute sindikatuek eta irailaren 14an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute
Beñat Zarrabeitia: "Fiskalaren eskaerak bertigoa ematen du baina babestuta eta ondo sentitzen naiz"

2019-06-20
Irailaren 16tik aurrera, euskal presoen eskubideen alde eremu ezberdinetan lan egin dute 47 euskal herritar epaituko dituzte Madrilen. Horietariko bat, Beñat Zarrabeitia lankidea da. Prozesuaren aurrean, bere sentipen pertsonalak azaldu dizkigu. "Babestuta" eta "ondo" sentitzen dela nabarmentzen du, egoerak "gure bizitzak baldintzatu" eta "Damoklesen ezpata buru gainean jartzen duen" arren. Itxaropentsu azaldu da.