Skip to main content

Eraso matxista

Weinstein bi delituen erruduntzat jo du epaimahaiak eta Domingok sexu eraso akusazioen "erantzukizun osoa" onartu du

2020-02-25
Harvey Weinstein erruduntzat jo dute, 'Me Too' mugimendua abiatu zuen epaiketan. Bi sexu delitu egitea egotzi diote Hollywoodeko ekoizleari, tartean bortxaketa. Ordea, absolbitu egin dute akusaziorik larrienetik, zeinagatik bizi osoko kartzela zigorra zuen jokoan. Bestalde, leporatutako sexu eraso akusazioen "erantzukizun osoa" onartu du Placido Domingo tenore ezagunak. Musikariak barkamena eskatu die sexu erasoa egotzi zioten emakumeei.
Hiru gizon atxilotu dituzte emakume bat bortxatu eta hiru egunez bahitzea leporatuta

2019-09-23
Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon, emakume bat taldean bortxatu eta etxebizitza batean hiru egunez bahitzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, aipaturiko gertaerak ostiralean gertatu ziren Bilboko Atxuri auzoan. Atxiloketak, berriz, igandean egin dituzte auzoko inguruetan eta etxebizitzan bertan. Biktimak salatu du etxe batean zegoela edarian zerbait bota ziotela eta hiru egunez izan dutela bahituta.
Peritoek deklaratu dute Izar hiltzeko zorian iritsi zela ospitalera

2019-09-11
Urriaren 16an jarraituko du epaiketak, egunotan etorri ezin izan duten lekuko eta perituen deklarazioak hartu ahal izateko, eta aldeek ondorioak aurkezteko.
Majarenasen alaba hiltzen saiatu zen gizonezkoak erasoa onartu du

2019-09-10
Sara majarenas eta bere alaba Izarren erasotzailearen aurkako lehen auzi Saioa ospatu da gaur Valentzian. Defentsaren abokatuak Majarenasen euskal preso izaera erabili izan du defentsa estrategia gisa. Jarrera horren aurrean epailea haserre agertu da behin baino gehiagotan. Erasotzaileak gainera, gaurkoan majarenasen abokatuari galderarik ez erantzutea erabaki du.
Jaietan eraso matxisten aurka egiteko prestatu duen kanpaina aurkeztu du Donostiako Udalak

2019-07-12
Udako jai denboraldia hasten ari den honetan, eraso matxiten aurka egiteko prestatu duen kanpaina aurkeztu du Donostiako Udalak. "Baietzik gabe ezetza da" izango da aurtengo kanpainaren leloa. Donostiako udaletxean egindako aurkepen ekitaldian, Eneko Goia alkateak azpimarratu du gizarte osoari eragiten dion gai bat dela indarkeria matxista, eta beraz gizarte osoaren ardura dela honi aurre egitea. Bereziki nabarmendu nahi izan du gizonezkoek halako jarreran aurrean erreakzionatzeko duten ardura. Erasoak eta tratu txarrak ekiditeko gomendioak biltzen dituzten liburuxka batzuk banatuko dituzte. Bi liburuxka mota izango dira: Gizonei bideratutakoa bata eta emakumezkoei bideratutakoa bestea. Hazitzaile horiek izango dira materiala banatuko dutenak. Horrez gain, informazio puntu berezi bat jarriko da Karmengo jaietarako, Jazzaldirako, Euskal jaietarako eta estropadetarako.
 
bannerra