Skip to main content

Zentzumenen parkea

Hiri Baratzea: Ziazerba landatu, kalabazinak jaso, zentzumenen parkeko sentimena zonaldea eta landare bizikorrak

2019-09-27
Ziazerba nola landatu ikasiko dugu Oteizan Borja Etxeberria nekazariaren eskutik, Bidaurretan kalabazinak nola jaso ikusi dugu Mikel Etxegarairen eskutik. Noaineko Zentzumenen Parkea erakusten jarraituko du Mikel Baztanek, eta saio honetan sentimenaren txokoa ezagutuko dugu. Azkenik, Iñigo Segurolak landare bizikorren inguruan hitzegin digu.
Hiri Baratzea: Eskarola landatu, lekak jaso, zentzumenen parkeko ikusmena zonaldea eta amarantoa, boniato beltza eta artatxiki beltza

2019-09-20
Eskarola nola landatu ikasiko dugu Bidaurretan Mikel Etxegarai nekazariaren eskutik, eta lekak jasotzen erakutsiko digu. Noaineko Zentzumenen Parkea erakusten jarraituko du Mikel Baztanek, eta saio honetan ikusmenaren txokoa ezagutuko dugu. Azkenik, Iñigo Segurolak hiru espezie desberdin deskubrituko dizkigu: amarantoa, boniato beltza eta artatxiki beltza
Hiri Baratzea: Atxikoria landatu, berengena jaso, zentzumenen parkea eta udazken negu garaiko barazkiak landatzea.

2019-09-13
Mikel Etxegarai nekazariaren eskutik Bidaurretan, atxikoria nola landatu ikasiko dugu eta "alberginiak" berengenak jasotzen erakutsiko digu. Mikel Baztanen eskutik, Noainen kokatzen den Zentzumenen Parkea erakutsiko digu, saio honetan, entzumenaren txokoa ezagutuko dugu. Azkenik, Iñigo Segurola lorontzietako uztaz arituko zaigu, berarekin, udazken negu garaiko barazkiak landatuko ditugu.