Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2020-07-07

2020-07-07
35 dira dagoeneko ordiziako fokoan baieztatutako Covid-19 kasuak.Dagoeneko 1.000 PCR baino gehiagoren emaitzak jaso ditu Osakidetzak. Herriko alkateak autokonfinatzeko eskatu du. Biharko azoka bertan behera geratu da, eta Kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi dituzte.
GAKOAK | 2020-07-01

2020-07-01
Josu Urrutikoetxea libre uzteko eskatu du Frantziako Dei Auzitegiko fiskalburuak. Euskal presoaren abokatuaren eskaerarekin bat egin du beraz fiskalak, eta eskumuturreko telematikoa jarrita aske uzteko eskatu du. Gauean espero da epaileek erabakia hartzea, baina esandakoa, Frantziako Dei Auzitegiko fiskalburuak Josu urrutikoetxea libre uzteko eskatu du. Bestalde, ekonomia eta industria izan dira gai nagusiak gaur Eusko legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpainan.
GAKOAK | 2020-06-29

2020-06-29
Baionako alkate izaten jarraituko du Jean Renne Etxegaraik, botoen %54 lortuta. Horrez gain, Itsasu, Urruña, Ziburu eta Uztaritzen alkate abertzaleak izango dituzte. Horiek atzoko hauteskundeek utzitako titular nagusiak. Mendebaldean berriz, Uztailaren 12rako Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina betean dira alderdiak.
 
bannerra

bannerra