Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2020-03-16

2020-03-16
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak datarik gabe atzeratzea erabaki dute Iñigo urkullu eta alderdietako ordezkariek. Egun berean, Ipar Euskal Herriko herri mailako hauteskundeen biharramunean iragarri du Emmanuel Macron presidente frantziarrak hauteskundeen bigarren itzulia bertan behera geratzen dela. Hori bakarrik ez, konfinamentu neurri zehatzak iragarri ditu Macronek. Madrildik berriz estatu espainiarraren mugetan kontrolak ezarriko dituztela iragarri du Fernando Grande Marlaska, Barne Ministroak.
GAKOAK | 2020-03-13

2020-03-13
Osasun larrialdiko egoera deklaratu du Eusko Jaurlaritzak, baina ez du prebentzio neurri gehiagorik iragarri. Bihartik aurrera, berriz, alerta egoeran egongo da Hego Euskal Herria. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 416 pertsona daude kutsatuta dagoeneko, Nafarroan, 131 eta Ipar Euskal Herrian 6. Oraingoz 500.000 pertsona inguru konfinatuta daude Herrialde Katalanetan eta Espainian.
GAKOAK | 2020-03-12

2020-03-12
Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeak ere ixtea erabaki du bihartik aurrera koronabirusaren hedapenari aurre egiteko. 346 pertsona daude kutsatuta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; Gipuzkoan 16, Bizkaian 61 eta Araban 259. Guztira 11 pertsona hil dira.
Unai Arregi (Italian bizi den tolosarra): "Ziurgabetasuna sentitzen dugu; ez dakite zein bilakaera izango duen egoerak"

2020-03-11
Italiak egoera larria bizi du koronabirusaren harira. Dagoeneko 7.000 pertsona baino gehiago daude kutsaturik eta 463 hildako eragin ditu birusak. Hamaika Telebistan elkarrizketatu dugu Unai Arregi, Lombardian (Italia) bizi den tolosarra.
GAKOAK | 2020-03-10

2020-03-10
58 kasu positibo gehiago atzeman dituzte gaur, eta 219 dira Euskal Herrian koronabirusarekin kutsatutako pertsonak; 6 pertsona hil dira. Neurri gogorrak hartu dituzte hedapenari aurre egiteko. EH Bilduk eskatu du mahai bat eratzeko "arazo nazionalari" aurre egiteko.
GAKOAK | 2020-03-09

2020-03-09
Neurri gogorrak hartu ditu Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren hedapenari aurre egiteko; Gasteizko hezkuntza zentro guztiak itxi dituzte hilaren 23ra arte, eta ekitaldi handiak banan-banan aztertuko dituzte betan beera utzi edo ez erabaki aurretik.
 
bannerra

bannerra