Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2020-03-05

2020-03-05
Koronabirusa iritsi da Euskal Herrira, eta gelditzeko etorri dela dirudi: berrogeialdian jarri dituzte Galdakaoko ospitaleko langile batzuk, eta 30 kasu atzeman dituzte dagoeneko. Iruñean, berriz, Navarra Sumaren euskararen ordenantza behin betiko onartu du Iruñeko udalbatzak; gurasoek protesta egin dute udaletxe plazan.
GAKOAK | 2020-03-04

2020-03-04
Eremu ez-euskaldunean euskararen ezagutza meritua izan daitekeela dio Nafarroako Kontseiluak. Zaldibako zabortegitik gertu egingo dituzte luiziko hondakinak hartzeko bi biltegiak, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez. Grezian eta Turkian "esku-hartzeko" eskatu dio Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Espainiako Gobernuari.
GAKOAK | 2020-03-03

2020-03-03
Lesboseko egoera larria da gaurko albiste nagusia; Zaporeakeko kideek agerraldia egin dute atzo jasan zuten erasoaren ondoren, eta bertan jarraituko dutela nabarmendu dute, "beren lana inoiz baino beharrezkoagoa" delako. Bestalde, martxoaren 8aren harira, elkarte eta eragile feministak egitarauak aurkezten ari dira; pentsiodunek, berriz, zaintza lanaren aitorpena eskatu dute.
GAKOAK | 2020-03-02

2020-03-02
Lesbosen dauden Zaporeak GKEko kideak jipoitu ditu faxista talde batek; talde ultraeskuindarretako kideek beste Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuen kontra ere jo dute, baita errefuxiatuen eta kazetarien kontra ere. Koronabirusak 11 pertsona kutsatu ditu Euskal Herrian.
GAKOAK | 2020-02-27

2020-02-27
Elkarrekin Podemosek eman du gaur albiste nagusia; Miren Gorrotxategik irabazi ditu primarioak, eta hortaz, bera izango da alderdiaren lehendakarigaia. Emaitza jakin ostean, dimisioa eman du Lander Martinez Ahal Duguko idazkari nagusiak.
GAKOAK | 2020-02-26

2020-02-26
Koronabirusaren aurrean, lasaitasun mezua eman dute euskal instituzioek; sintomen aurrean, etxean geratzeko eta medikura ez joateko deia egin dute: "Alarmismoa bera koronabirusa baino arriskutsuagoa da". Indarkeria matxistan jasan duen emakume bat eta bere bi seme-alabak etxetik bota dituzte Barakaldon.
 
bannerra

bannerra