Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2020-02-13

2020-02-13
Joxe Mari Auzmendi hil da, minbiziaren ondorioz. 'Hik Hasi' aldizkariaren eta egitasmo pedagogikoaren bultzatzaileetako bat izan zen. David Pla atxilotu du Frantziako Poliziak Hendaian, Espainiaratzeko. Baionako espetxean dago behin behinean. Otsailaren 13a data seinalatua da Euskal Herrian; 1981eko otsailaren 13an hil zuen Joxe Arregi Espainiako Poliziak, eta Torturaren Aurkako Eguna da.
GAKOAK | 2020-02-11

2020-02-11
Zaldibarrera begira jarraitu dugu gaur ere eguna; Txorrotako urik ez erabiltzeko esan die Zaldibarko Udalak Eitzagako auzoei. Hizkuntza aniztasuna eta askatasuna bermatzeko eskatu die Kontseiluak Kongresuko alderdiei. Kalean dira Jon Enparantza eta Arantza Zulueta, 11/13 auziko kartzela zigorra beteta.
GAKOAK | 2020-02-10

2020-02-10
Zaldibarrera begira hasi dugu eguna; Helene Alberdi desagertutako langile baten ilobarekin hitz egin dugu, eta "amorrua" nabarmendu du: "Hau guretzat bigarren hilketa bat bezalakoa da. Erakunde publikoek eta enpresak ez digute argibiderik eman". Beste aldetik, Iñigo Urkulluk hauteskundeak aurreratuko ditu apirilaren 5era.
GAKOAK | 2020-02-06

2020-02-06
Otsailean jarriko da martxan Kataluniako eta Espainiako gobernuen arteko elkarrizketa mahaia. 11 urteko espetxe zigorra ezarri diote sexu eraso eta abusuak egiten zituen tatuatzaileari. Gimeno hezkuntza kontseilariak "legea beteko" duela esan du Mendigorriko familien eskaeren aurrean.
GAKOAK | 2020-02-05

2020-02-05
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeaen data bolo-bolo dabilz azken egunetan; hain zuzen, apirilaren 5ean izateko aukera aztertzen ari da Iñigo Urkullu lehendakaria. Era berean, Ahal Duguk Miren Gorrotxategi aurkeztu du lehendakarigaia izateko bigarren hautagai gisa. Lan istripuen eragile nagusia prekarietatea dela salatu dute sindikatuek, eta CCOOk deituta, elkarretaratzea egin dute gaur azken lan heriotzak salatzeko.
GAKOAK | 2020-02-04

2020-02-04
11. langilea hil da Euskal Herrian urtea hasi zenez geroztik; Santurtziko Portuan gertatu da ezbehar lazgarria, gidatzen ari den garabia langile baten gainera erori, eta bertan hil da langilea. Era berean, hauteskunde usaina gerturatzen ari da Euskal Autonomia Erkidegora; aukera horretaz hitz egin dute lehen aldiz gaur Jaurlaritzaren gobernu bileran. Carles Puigdemontek estatu kolpetzat jo du 155. artikuluaren aplikazioa Kataluniako Parlamentuko ikerketa batzordean.
 
bannerra

bannerra