Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2019-11-19

2019-11-19
Gaurko gakoak saioan, eskoletan motxiladun haurrek dituzten beharrei erantzuteko unitate didaktiko bat sortu du Sarek. Etxerat Elkarteak, berriz, dispertsioaren ondorioz hildakoak omenduko ditu larunbatean, Gernikan. Luizi bat izan da Donostiako Antigua auzoan metroaren igarobide gainean dagoen etxebizitza batean.
GAKOAK | 2019-11-18

2019-11-18
97. astez jarraian, pentsiodunek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Joseba Ezkurdiak bigarren urtez jarraian jantzi du Lau eta Erdiko txapela. Euskararen Egunaren harira, 200 egitasmo antolatu ditu Donostiako Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean
GAKOAK | 2019-11-14

2019-11-14
Kontu interesgarriz beteta dator gaurko Gakoak saioa. ‘Geomatika eta Inteligentzia Espaziala’ jardunaldia ospatuko da bihar, eta Gislan kooperatibako Mikel Aiestaranekin hitz egin dugu. 'Ez eskerrik asko, Gladysen leihoa' dokumentala aurkeztuko dute abenduan, eta Bertha Gaztelumendi zuzendariari elkarrizketa egin diogu.
GAKOAK | 2019-11-13

2019-11-13
Gaurko Gakoak saioan, Tsunami Democratic mugimendua aztertu dugu. Hainbat herritarrek mobilizazioekin bat egiteko duen gaitasuna erakutsi du, baina zer da? Zer dago mugimenduaren atzean? Era berean, Prestige ontzia duela 13 urte hondaratu zela gogoratu dugu gaur.
GAKOAK | 2019-11-12

2019-11-12
Gaurko Gakoak saioan, EuskalTsunamia mugimenduak deitutako ekimena izan dugu hizpide. Auto-ilara luzeak sortu dira Biriatun, herritar askok erantzun baitiote deialdiari. 'Zaldunborda gelditu' plataformako kideekin hitz egin dugu. Horretaz gain, Pedro Sanchezek (PSOE) eta Pablo Iglesiasek (Podemos) hitzartu duten aurreakordioa aztertu dugu.
GAKOAK | 2019-11-011

2019-11-11
Gaurko Gakoak saioan, hauteskunde espainiarren emaitzak aztertu ditugu. Datuez gain, Jule Goikoetxea, Ion Ansa eta Eguzki Urteagaren analisiak jaso ditugu.
 
bannerra

bannerra