Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2020-06-23

2020-06-22
Madrilgo diputatuen kongresuak atzera bota du Felipe Gonzalez gobernuburu espainiar ohia eta GAL ikertzeko ikerketa batzorde bat martxan jartzeko aukera. Sorpresarik ez da izan, eta batzordearen aurka bozkatu dute PSOE, PP eta VOXek.
GAKOAK | 2020-06-22

2020-06-23
28 kasu berri detektatu dituzte Hego Euskal Herrian azken 24 orduotan. 28tik 21 Nafarroan detektatu dira, eta beste 7ak EAEn. Bitartean, Orion beste agerraldi abt ikertzen ari da Jaurlaritza. Murga osasun sailburuak lasaitasun mezua eman nahi izan du gaur eguerdian.
GAKOAK | 2020-06-18

2020-06-18
Gaur gaueko hamabietan amaituko da larrialdi egoera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak gaur egindako gobernu bileran. 'Normaltasun berria' urrun egongo da ordea ohiko normaltasunetik. Besteak beste metro eta erdiko distantziak mantendu beharko dira, eta leku itxietan aforoaren %60ak bakarrik sartu ahal izango du.
GAKOAK | 2020-06-16

2020-06-16
Ostiralean amaituko da alarma egoera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Ostegun honetan gobernu kontseilua egingo du Eusko Jaurlaritzak, eta espero da bertan hartzea alarma egoera bertan behera uzteko erabakia. Gainontzean, gaur jakin da ekainaren 22an irekiko dela Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga.
GAKOAK | 2020-06-15

2020-06-15
Zeresan ugari eman du CIAk GALi buruz 1984an egin eta orain argitaratutako txostenak. Honen arabera, Felipe Gonzalez, orduko gobernu espainiarreko presidentea, ados legoke ETAren aurka mertzenarioak bidaltzeko aukerarekin. Koronabirusari dagokionean berriz lau lagun hil dira gurean azken 24 orduotan, guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 8 positibo berri baieztatu dira. Zenbait ospitaletan detektatutako berragerketei dagokienean berriz, horiekin lotura duten 54 kasu baieztatu dituzte dagoeneko.
GAKOAK | 2020-06-11

2020-06-11
Azkenean ez Hego Euskal Herri barruan, ez Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean, ezta Hego Euskal Herritik at ere. Orain arte bezala, euren erkidegoetatik mugitu ezinda jarraituko dute Hego Euskal Herriko herritarrek ekainaren 21era arte. Hasiera batean bazirudien aipatu ditugun mugimendu horiek denak datorren astelehenetik aurrera egin ahal izango zirela, baina Paris, Iruñea eta Santanderreko gobernuek hartutako erabakiek bertan behera utzi dute azkenean aukera hori.
 
bannerra

bannerra