Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2020-06-01

2020-06-01
Koronabirusak eraginda 272 pertsona hil dira Nafarroako zahar etxeetan. Nafarroako gobernuak gainera jakinarazi du beste 163 hildakoren sintomatologia aztertzen ari dela, hain jusitu Covid-19a dela eta hil ote diren jakiteko. Gainontzean, Azken datu ofizialen arabera ez da gaixotasuna zuela hildakorik izan Hego Euskal Herrian azken 24 orduotan. Kasu berriak 5 izango lirateke, Nafarroakoak denak.
GAKOAK | 2020-05-28

2020-05-28
Datorren ekainaren 15ean zabaldu liteke Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga. Hala iradoki du gaur arratsaldean Edouarde Philipe lehen ministroak. Gaur eman du Ipar Euskal herriari eragingo dioten deskonfinamentu neurrien berri. Hain justu, Baionako ospitalean dagoeneko koronabirusa kutxatutako gaixorik ez dagoela baieztatu den egun berean.
GAKOAK | 2020-05-27

2020-05-27
750.000 milioi euroko diru funtsa proposatu du Europako batzordeak, Covid-19ak Batasuneko kide diren estatuetan eragindako galera ekonomikoei aurre egiteko. Bi heren, 500.000 milioi, laguntza zuzenak izango dira, alegia, itzuli ebharko ez diren laguntzak. Beste 250.000 milioi euroak mailegu moduan bideratzea proposatu du Europak. Ikusi egin ebharko da orain estatuek proposamen honi oniritzia ematen dioten ala ez.
GAKOAK | 2020-05-26

2020-05-26
Koronabirusaren pandemia dela eta presoak euskal espetxeetara ekartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak gobernu espainiarrari. Osasun arrazoiak argudiatu ditu horretarako Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak.
GAKOAK | 2020-05-25

2020-05-25
Gaur sartu da deskonfinamentuaren bigarren fasean hego Euskal Herria. Gaurtik aurrera probintzia barruan mugarik gabe mugitu daitezke herritarrak, ordutegi mugarik gabe, saltoki txiki denek dute irekitzeko baimena gehienez ere %40 beteta, eta zaharren egoitzetan bisitak baimenduko dira, beste hainbat neurriren artean.
GAKOAK | 2020-05-21

2020-05-21
Harrabotsa eragin du atzo EH Bildu, Podemos eta PSOEk lortutako akordioak. Akordioaren puntuetako bat, Rajoyren lan erreformari zegokiona, matizatu egin zuen bart PSOEk. Gobernukide den Podemosek aldiz akordioa bere horretan mantentzen dela dio, eta gauza bera ziurtatu dute gaur soberanistek.
 
bannerra

bannerra