Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2020-05-19

2020-05-19
Bigarren fasean ere berezitasunak ezarri nahi ditu Iñigo Urkulluren exekutiboak. Gauzak ondo bidean datorren astelehenean sartuko lirateke Hego Euskal Herriko lau lurraldeak bigarren fase horretan, eta lehen fasean sartzerakoan egin bezala, biagrrenean ere neurri propioak gehitu nahi dizkie Jaurlaritzak Madrilgo gobernuak onartutakoei.
GAKOAK | 2020-05-11

2020-05-11
Konfinamentua arinagoa da Euskal Herri osoan gaurtik aurrera. Hego Euskal Herrian zerogarren fasetik lehenengo fasera igaro dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. Ipar Euskal Herrian ere konfinamentu arauak arindu ditu Parisek. Egoera nahasiena Euskal Autonomia Erkidegoan izan da, Gobernu espainiarrak ezarritako neurriak are gehiago zorroztu asmoz Urkulluren exekutiboak onartutako araudiarekin.
GAKOAK | 2020-05-05

2020-05-05
Madrilen, Gobernuak dekretu bidez onartutako alarma egoera beste bi astez luzatu ala ez bozkatuko dute bihar Diputatuen Kongresuan eta ez dago batere argi gobernuaren dekretuak behar beste babes izango ote duen. Bestalde, langabeziak gora egiten jarraitzen du gurean. Gaur ezagutu ditugu apirileko datuak, eta ez dira batere onak, espero zitekeen moduan. Serie historikoan inoizko okerrena izan zen martxoa langabe kopuruaren igoeari erreparatuta, eta gauza bera gertatu da apirilarekin ere.
GAKOAK | 2020-05-04

2020-05-04
69 koronabirus kasu berri baieztatu dituzte azken 24 orduotan Hego Euskal Herrian. Konfinamentua martxan jarri aurreko egunetako zifren parekoa da gaurkoa. Aldi berean, 16 lagun hil dira azken 24 orduotan gaixotasuna zutela, 1.817 gaixotasuna gurera iritsi zenetik.
GAKOAK | 2020-04-30

2020-04-30
Larunbatetik aurrera egin ahal izango diren irteeren egutegia egin du publiko espainiako osasun ministerioak. Hiru kolektibo ezberdinek izango dute kalera irteteko aukera: kirol jarduerak edo paseatzera doazenek (06:00-10:00 eta 20:00-23:00), mendekotasunak dituztenek (10:00-12:00 eta 19:20:00, eta 14 urtetik beherakoek (12:00-19:00). Hori bai, 5.000 biztanletik beherako herrietan ez da ordutegirik ezarriko.
 
bannerra

bannerra