Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2020-04-16

2020-04-16
Koronabirusagatik egun bakar batean hildako kopururik handiena izan da gaur Euskal Herrian: 78 lagun hil dira azken 24 orduotan, atzo baino 30 gehiago.
GAKOAK | 2020-04-15

2020-04-15
Egun bakar batean detektatutako kasu kopuruak gora egin du gaur, atzoko datuekin alderatuta. Gauza bera gertatu da hildako kopuruari dagokionean ere. Guztira 15.745 Covid-19 kasu baieztatu dira Euskal Herrian epidemia hasi zenetik. Horietatik 5.282k gainditu ahal izan dute oraingoz gaixotasuna, eta 1.156 hil dira.
GAKOAK | 2020-04-14

2020-04-14
Duela ia hilabetez geroztik egun bakar batean detektatutako kasu kopururik baxuena erregistratu da gaur Euskal Herrian. Guztira, 1.100 pertsona hil dira koronabirusarekin Euskal Herrian, eta 15.400 pertsonak eman dute positibo. Milaka langilek beren lantegietara itzuli behar izan dute gaur, eta sindikatuek salatu dute lantegi guztietan ez direla segurtasun neurriak bete.
GAKOAK | 2020-04-08

2020-04-08
Ia 13.000 positibo baieztatu dira dagoeneko Euskal herrian. Atzo baino 443 kasu gehiago. Hildakoak 846 dira dagoeneko. Datu positiboa, 4.601 lagunek jaso dute alta Covid-19a zutela ospitaleratuak izan ondoren. Gakoak albistegian bildu ditugu eguneko albiste nagusiak.
GAKOAK | 2020-04-07

2020-04-07
Martxoaren 21az geroztik SARS-CoV-2 birusaren kasu berri gutxien atzeman duten eguna izan da atzokoa Euskal Herrian. Medikuen Sindikatuak salatu du gaitza pasa duten langileak lanera itzultzen ari direla gaitza gainditu duten edo ez jakin gabe. Testa egin gabe ari zaizkie sendagiria ematen gaitzak jotako osasun langileei.
GAKOAK | 2020-04-06

2020-04-06
12.000 kasuko langa gainditu dugu dagoeneko Euskal Herrian. Zehazki, 12.066 kasu baieztatu dira dagoeneko gurean. Horietatik ia 4.000k gaixotasuna gainditu dute dagoeneko, baina beste 737 hil egin dira.
 
bannerra

bannerra