Skip to main content

Donostia gakoak albistea

GAKOAK | 2019-12-17

2019-12-17
Euskal Herrian epaitu den ustelkeria kasurik handienetako baten epaia eman dute gaur. Alfredo de Migueli hamahiru urte eta hiru hilabeteko zigorra ezarri diote, baina bederatzi urte egingo ditu gehienez preso. Otxandianori sei urte eta bederatzi hilabetekoa jarri diete, eta Telleriari, sei urtekoa. "Aurrekontu duinak" eskatu dituzte hainbat eragile eta sindikatuk Iruñeko Labrit pilotalekuan. GHK-k Ainhoa Intxaurrandietaren eta Iñaki Errazkinen aurka jo du berriz ere.
Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos): “PSOE eta EPen arteko akordioa une honetan politikan dagoen aukerarik onena da”

2019-12-16
Elkarrekin Podemosekin lortutako akordioari esker onartu ahal izango ditu 2020ko aurrekontuak Eusko jaurlaritzak. Miren Etxebeste, Elkarrekin Podemoseko kideak adierazi digu aurrekontu horiek ez direla euren aurrekontuak, baina hainbat neurri aurrera eramateko aukera ematen dutela. Autogobernuari buruz berriz, eta batez ere erabakitzeko eskubideari dagokionean, Eaj eta EH Bilduren planteamenduak “oso sinplistak” iruditzen zaizkiola azaldu digu. Bere esanetan, alderdi horiek “askotan ez dute kontutan hartzen Espainiaren barruan eta Europaren barruan gaudela”. Madrila begira jarrita, Pedro Sanchezen inbestidura saioari begira, azpimarratu du PSOE eta Elkarrekin Podemosen akordioa dela une hauetan dagoen aukerarik onena.
GAKOAK | 2019-12-16

2019-12-16
Gaurko gakoak saioan, Legebiltzarrak atzera bota ditu EH Bilduk eta PPk 2020ko aurrekontuei jarritako osoko zuzenketak. EAEko aurrekontu "antisozialak eta neoliberalak" direla salatu du Euskal Herriko Karta Sozialen Gutunak. Iruñeko Udalak Harrotu LGTBIQ+ arreta zerbitzua ixteko asmoa duela salatu dute.
GAKOAK | 2019-12-12

2019-12-12
Gaurko Gakoak saioan, Frantziako Estatura begira gaude; Macronen pentsioen erreformaren aurka, greba orokorra deitu dute sindikatuek. Volkswageneko langileek greba egingo dute enpresak osasun arloan hartutako erabakia salatzeko. Mendeurreneko irudia aurkeztu du Osasunak.
GAKOAK | 2019-12-11

2019-12-11
Gaurko Gakoak saioan, Joxe Azurmendi pentsalariari buruzko kongresuan izan gara; haren ekarpena nabarmendu dute hasiera ekitaldian. Hainbat eragilek salatu dute enpresa anitzek "aurpegi garbiketa" egiteko baliatu dutela COP25 goi bilera, eta Iñaki Petxarroman Berriako kazetariarekin aztertu dugu.
Zaurgarritasuna, eromena eta desorekak jarriko ditu erdigunean aurtengo Feministaldiak

2019-12-11
'Pilulak' lelopean egingo da aurten Plazandreokek antolatutako jaialdiaren XIV. edizioa. Donostian eskainitako aurkezpen prentsaurrekoan azpimarratu dutenez, egun kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izan nahi du Feministaldiak.
 
bannerra

bannerra