Skip to main content

lehen fasea

Hego Euskal Herrian lurralde historikoaren barruan mugitzea baimenduta dago

2020-05-18
Espainiako Gobernuak 0, 1 eta 2 faseetako irizpide orokorrak aldatu ditu. Lehen faseko aldaketen tartean, 10.000 biztanle arteko udalerrietan ez da paseoan ateratzeko adinaren araberako ordutegirik izango. Horrez gain, aukera dago 400 metro karratuko baino gehiago dituzten merkataritza-establezimenduak irekitzeko.Urkulluren exekutiboak ere, dekretua berria argitaratu du. Orain arte izan diren baino neurri arinagoekin. Bestalde, Nafarroako Gobernuak txoko eta elkarte gastronomikoetan biltzea debekatu du.
Lehen faseko neurriak arindu ditu Espainiako Gobernuak

2020-05-18
10.000 biztanle arteko udalerrietan ez dago paseoan ateratzeko adinaren araberako ordutegirik eta lurralde historikoan askatasunez mugitu daiteke. Horrez gain, ehiza eta arrantza baimenduta daude eta aukera dago 400 metro karratuko baino gehiago dituzten merkataritza-establezimendu eta lokalen ateak irekitzeko. Leku publikoetan maskaren erabilera arautuko du Espainiako Gobernuak datozen egunetan.
Tabernetan tartea uzten ez dutenei isunak jarriko zaizkiela iragarri dute Bilboko eta Gasteizko alkateek

2020-05-12
Atzo tabernak itxi behar izan zituzten Bilboko erdiguneko Ledesma kalean. Eguerdian jendea pilatu egin zen, eta askok ez zuten utzi bi metroko tartea. Udaltzainak kale horretara joan ziren, eta arauen berri eman zieten tabernariei, baina ez zuten isunik jarri. Orduan, tabernariek terrazak itxi zituzten urruntzeko neurriak betearazteko modurik ez zutela argudiatuta. Bilboko Zapikaleetan ez zen arazorik egon. Pilaketok berriz jazo ezin direla ohartarazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta zigorrak Ā«zalantzarik gabeĀ» ezarriko dituztela esan du.
Martxan da lehen fasea Hego Euskal Herrian, baina neurri murritzaileagoekin

2020-05-11
Alarma egoerarako irizpideak eguneratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Segurtasun Sailak jaso du hamar lagun baino gutxiagoko taldeak etxeetan elkartzeko debekua, nahiz eta horri buruz ez dioen ezer Jaurlaritzak berak gauerdian argitaratutako dekretuak. Euskal Autonomia Erkidegoko buletin ofiziala argitaratzearekin batera jarri da indarrean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako araudi berria. Arauen artean dago jaso dute kirola egiteko herritik ateratzeko aukera; hau ez zuen aipatu, ordea, Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantxa Tapiak.
Zein baldintza izango dituzte Hego Euskal Herriko lurraldeek, astelehenean 1.fasean sartzen baldin badira?

2020-05-08
Espainiako Gobernuak ostiralean edo, beranduenez, larunbatean jakinaraziko du zein lurralde irten daitezkeen 0 fasetik, eta deseskaladan aurrera egin 1. fasera arte. Badirudi, Hego Euskal Herria urrats hori emateko prest dagoela datorren astelehenean. Hori onartzeko Espainiako Gobernuari bidali dizkioten txosten teknikoetatik ondorioztatzen da hori. Orain, deseskaladaren 1. fasean sartzeak zer esan nahi duen argitzea geratzen da, hortik "normaltasun berrira" tarte luzea geratzen bada ere.
Washingtonek eta Pekinek merkataritza itunaren lehen fasea sinatu dute

2020-01-16
Negoziazio aldi gogor baten ostean, sinatu dute haien arteko merkataritza gerra geldiarazteko akordioaren "lehen fasea". Dena den, bi herrialdeen arteko konpromisoak mugatuak dira: izan ere, hitz egiten hasi aurretik arazo zirenetako asko konpondu gabe utzi baitituzte. Oro har, Txinak gehiago irekiko dizkie bere merkatuak AEBetako produktuei eta honek AEBen KPIaren %0,3 inguruko hazkundea ekarriko luke. Trukean, AEBek erdira, %7,5era, murriztuko dituzte Txinako produktuei ezarritako muga zerga batzuk
 
bannerra

bannerra