Skip to main content

PelloGutierrez

Zurriolako Butaka | Bikoizketa kinka larrian

2013-09-27

Donostiako Zinemaldiaren zortzigarren egunean, Zurriolako Butaka saioan, Pello Gutierrez "Oirse" dokumentalaren ekoizlea izan dugu. Gainera, Marian Galarraga Tinko euskara elkarteko lehendakariak bikoizketak jasaten duen egoeraren berri eman digu, eta kritikarien txokoan, Andoni Iturbe eta Mikel Garcia izan ditugu.

Juanmi eta Pello Gutierrez aita-seme sortzaileekin gustura

2014-09-20

Zinemaldia gustuko dute, edo alderantziz. Dagoeneko zortzi urtez parte hartu dute Donostiako festibalean. Zortzigarrenean, Juanmi aitaren "Ateak Zabalduz" dokumentala eskainiko dute, eta Pello semearen "Txipirones En Su Tinta" film laburra. Sortzaile nekaezinak izanik, aipaturiko lanez eta etorriko direnez hitz egin dugu beraiekin. Umoretsu aritu gara.

 
bannerra