Skip to main content

IzakiGardenak

Elkar Estudioa Sesioak saioa ostiralean estreinatuko dugu

2014-05-28

Ostiral honetan, maiatzak 30, estreinatuko dugu Elkar Estudioa Sesioak programa Hamaika telebistan. Elkar argitaletxearekin batera ekoiztutako saioak, musika talde euskaldunen eta ez horren ezagunen zuzeneko emanaldi bereziak eskaintzea du helburu. Grabaketak Elkar estudioan egin genituen maiatza hasieran. Ostiralean, Izaki Gardenak taldeak emango dio hasiera bost atalez osaturiko zuzeneko emanaldien zikloari. Araba eta Nafarroa bitarteko pop rock bandaren doinuak ikusi eta entzun ahal izango dira gurean. 

Skapa | Amaieratik hasi da Izaki Gardenak banda

2013-11-30

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Amaieratik hasi da Izaki Gadenak taldearen disko berriaren izena. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatuko dugu azaroaren 3an. Lekeitioko Euskal Zine Bilerari oraindik ere egun batzuk geratzen zaizkio, datorren astean hasiko da Durangoko Liburu eta Disko azoka, Bertso Txapelketa Nagusia ere aipatuko dugu asteburu honetan jakingo dugulako zeintzuk diren abenduaren 15ean final handian izango diren bertsolariak eta saioaren azken txanpan musika izango dugu nagusi, hainbat direlako egun hauetan diskoak kaleratu dituzten musikariak. Hauen artean, Mursego eta Esne Beltza.
 

Beren musika lanen jabe izan nahi dutenak batu ditu Erro zigiluak

2018-06-21

2018ko neguan hasi zen ideia sortzen. Aurretik hainbat modutara diskoak kaleratu zituzten hiru taldeek, eta hurrengoetarako autoekoizpenera jotzeko asmoa zuten. Nor bere lanen jabe %100 izateko. Horrek, ordea, gehienetan bakarka aritzea dakar, eta horrek besteen esku uzten ez den lana norberak egin behar izatea. Lan horiek elkarrekin egiteko asmoak elkartu ditu, beraz.

Zigilu kide diren taldeek badute musika estiloan antzekotasunik, AEBetako soinuetarako joera. Eta horrek ematen dio zigiluari estilo uniformetasun bat. Baina aurrera begira beste estilo batzuetako taldeei ateak zabalik utzi dizkiete. Gasteizen sustraitu da diskoetxea, eta, printzipioz, bertan eta bertatik ariko da.

Esan bezala, hasieran hiru taldek osatzen dute zigilua, eta hiru taldeon lanak kaleratuko ditu 2018an. Lehenengo erreferentzia, eta dagoeneko plataforma digitaletan aurki daitekeena, Joseba B. Lenoirren singlea da. 

Diskorako talde berria ere osatu du, formatu berezikoa: bi bateria, bi gitarra, bi ahots, teklatua eta baxua. Uda honetan hainbat kontzertu emango ditu eta, oraingoz, kontzertu hauetan besterik ezin izango da erosi lan hau.

Horrez gain, Izaki Gardenak eta Montauk taldeek udazkenean kaleratuko dituzte euren diskoak, biak ala biak datorren astean sartuko baitira grabaketa estudioan.

"Aurri Gara" diskoa aurkeztu du Izaki Gardenak bandak

2015-11-05

Bigarren disko luzea aurkeztu du Izaki Gardenak bandak: "Aurri Gara" (Oihuka). Jon Basaguren taldeko gitarra jotzaile eta abeslariak lan berriaren xehetasunak eman dizkigu. Tenpo erdiko kantuek garrantzia dute diskoan, konponketa iradokitzaileekin jantziak eta melodiekin apainduak.

ArteKale | Heavy Metal musika oinarri hartuta

2015-11-05

Heavy Metal musikaren bi belaunaldi aurrez aurre jarri ditugu: Aitor Gorosabel Garai (Su Ta Gar) eta Jon Koldo Tera (Incursed, Orion Child). Erreportajeen tartean, musika eta literatura izan ditugu oinarri. Izaki Gardenak taldearen "Aurri Gara" diskoaren berri eman digu Jon Basaguren musikariak. Kepa Altunagarekin, aldiz, "Back To Leizarraga" liburuaz aritu gara. Asteburuko agenda ere errepasatu dugu.

 
bannerra

bannerra