Skip to main content
bannerra

Fagor

Igor Ortega: "Kooperatibismoa ez dago kolokan, baina logika enpresariala gailendu zaio sozialari"

2013-11-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Igor Ortega LANKIko kidea izan dugu. Fagorren krisiak mahai gainean jarri duen galderaren inguruan aritu gara: kooperatibismoa kolokan al dago? LANKI, Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintzari buruz duen ikertegiko kideek argi dute erantzuna, ez, ez dagoela kolokan.

 

Esatea Libre | Aurrekontuak hizpide

2013-11-06

Aurrekontuak, Europako hauteskundeak eta Fagor auzia izan ditugu hizpide. EH Bilduko Unai Urruzuno, EAJko Nekane Alonso eta Asier Blas politologoa izan dira gonbidatuak.

Fagor Etxetresnen lantegiek uztailerako izango dituzte jabe berriak

2014-06-05

Fagor Etxetresnen auzia badoa pixkanaka aurrera, eta Pedro Malagon epaileak likidazio plana onartu ondoren, laster jakingo da kooperatibismoaren ikur zena noren esku geratuko den. Ezuste judizialik ezean, uztailerako jakingo dira jabe berrien izenak.

Malagonek baimendu du Cevitalek 25 milioi euroan erostea Fagorren Frantziako markak

2014-04-11

Pedro Malagon Donostiako Merkataritza arloko epaileak baimendu egin du Cevitalek 25 milioi euroan erostea Fagor Etxetresnak-en Frantziako markak. Honela, Frantzian 1200 lanpostu eta Gipuzkoan 500 inguru salbatuko dira.

Naroa Elortza: "Kooperatibismoa bizitza bera ulertzeko modua da, eraldaketa sozialerako da"

2014-04-03

Fagor eta kooperatibismoa izan ditugu hizpide Gurean Gaur saioko elkarrizketan. Naroa Elortza aditua da gai horretan, eta kooperatiben egungo egoerari eta etorkizunari buruzko xehetasunak eman ditu.

MCCk eta Fagor Etxetresnak-ek langileak gutxietsi dituztela salatu du ELA sindikatuak

2014-02-10

MCCk eta Fagor Etxetresnak-ek langileak mespretxatzen dituztela salatu du ELA Sindikatuak. Grumal eta Edesa ixtea erabaki dutela azaldu du sindikatuak, eta bazkide ez diren langile guziak kaleratuko dituztela aurreratu du. ELAren ustez, erabaki hauek hartuta multinazional zikoitzen pare jokatu dute Fagorrek eta Mondragonek, 335 langileren egoera axola ez zaiela garbi utziz.

 
bannerra

bannerra