Skip to main content

2014

Europako hauteskunde kanpainan murgilduta jarraitzen dute alderdiek

2014-05-19

Europako hauteskundeen atarian, alderdiek buru-belarri dihardute kanpainako lanetan. EH Bilduk ekitaldia egin du Donostiako Carlos Santamaria liburutegi parean. Eredu sozial berri bat aldarrikatu, eta gazteen garrantzia azpimarratu dute. EAJk, berriz, Bilbon egin du ekitaldia, eta Izaskun Bilbao hautagaiak Bizkaiko hiriburuaren eredua azpimarratu du.

Aldaketa politikoa behartzeko helburuarekin jardungo du LABek

2014-01-23

LAB sindikatuak urteroko delegatuen batzar nazionala burutu gaur Donostiako Atano III pilotalekuan. 2014rako erronka eta iniziatibak eztabaidatu dituzte batzarrean. Mugarri berriak jartzeko lan egiteko beharra azpimarratu du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Egoera ekonomiko eta sozialean aldaketak ekarriko dituen erabakiak behartzeko jardungo dutela adierazi du.

Kalakan taldeko kideek eman diote hasiera txotx denboraldi berriari

2014-01-15

Kalakan musika taldeko kideek hartu dute lehen tragoa Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Sagardo freskagarria, orekatua eta arina izango da aurtengoa, Joxe Angel Goñi Sagardun ekoizleen taldeko bozeramailearen hitzetan. Hamar milioi litro sagardo ekoiztu dituzte.

Euskal selekzioa, ofizialtasunerantz

2014-12-27

Euskal Herriko selekzioak Kataluniaren aurka jokatuko du San Mames Barria futbol zelaian. Norgehiagoka aitzakiatzat hartuta, protagonista ezberdinekin izan gara. Hala nola, Jose Angel Iribar, Mikel Etxarri, Mikel Labaka, Aritz Aduriz eta Ion Ansotegi. Beraien hitzekin eta gure selekzioaren historia errepasatuz, saio berezia osatu dugu.

Urteari So | 2014ko kirol gaien errepasoa

2014-12-26

Futbola, pilota, arrauna, txirrindularitza, saskibaloia, eskubaloia, errugbia eta mendi lasterketak izan dira kirol emankorrenak 2014an. Horren errepasoa egin dugu Unai Zubeldia (Berria), Maitane Urbieta (Euskadi Irratia), Asier Aiestaran (Gara) eta Imanol Arruti (Onda Vasca) kirol kazetariekin.

Urteari So | 2014ko politika gaien errepasoa

2014-12-22

Politika alorrean gertakari ugari utzi ditu 2014ak. Gertaerak errepasatzearekin batera,  hauen inguruko hainbat iritzi bildu ditugu. Euskal presoen egoera, epaiketak, erabakitze eskubidea, bake prozesua edota Nafarroako egoera aztertu ditugu besteak beste.