Skip to main content

KlimaAldaketa

Atik Zra | Klima aldaketa

2013-11-16

Klima aldaketa eskainiko diogu arreta. Filipinetan Hiyan tifoiak eragindako hondamendiak, Poloniako Varsovia hirian Nazio Batuen Erakundeko klima aldaketaren inguruko goi bilera baldintzatu du. Helburu argia adierazi dute, 2015erako kutsadura emisioa jaisteko herrialdeen konpromisoa. 192 herrialdeetako milaka ordezkarik eta ehunka gobernuz kanpoko erakundeek parte hartu dute Poloniako goi bileran. Horri begira jarri gara programan. Solaskideak: Paul Nicholson (EHNE), Ibon Galarraga (BC3 Basque Center For Climate Change) eta Iñigo Azua (EHUko Mikrobio Itsastarrak taldea).

Iñaki Barcena: "Klima aldaketa sintoma da, gaixotasuna kapitalismoa"

2015-12-17

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Iñaki Barcena EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kidea izan dugu. Parisko gailurrari begira jarri gara. Klima aldaketaren inguruan erabaki dena, arrakasta diplomatikoa edo munduarentzako hondamendia da? Unai Pascual zientzialariak botatako galdera horren bueltan ibili gara.

Ertzak | Klima aldaketa, porrot ekonomikoaren eragile edo ondorio?

2015-12-01

Klima aldaketa sakonean aztertu dugu. Parisen klima aldaketaren goi-bilkura egiten ari dira, eta bertan daude munduko politikari garrantzitsuenak. Gaia ikuspegi ekonomikotik landu dugu. Izan ere, galdera batek kezkatzen gaitu: klima aldaketak porrot ekonomikora eramango gaitu edo gure eredu ekonomikoaren hutsegiteen ondorio zuzena da?

 
bannerra

bannerra