Skip to main content

Eibar

Zaldibar Argitu plataformak Euskal Herri mailako deialdia egingo du astelehenerako

2020-03-31
Datorren astean bi hilabete egingo dituzte desagertuta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze Zaldibarko zabortegiko langileek, eta herrietan sortutako plataformek era bateratuan egoera salatzeko deia egingo diete herritarrei. Bestetik, Sanchezen dekretuak ez du bilaketarekin jarraitzeko oztoporik jarri; hala azaldu dio gutun bidez Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak Eusko Jaurlaritzari.
Ernaik protesta egin du Eibar eta Ermua artean Zaldibarko zabortegiarekin gertatutakoa salatzeko

2020-02-17
Eibar eta Ermua artean protesta egin du Ernaik Zaldibarko zabortegiarekin gertatutakoa salatzeko. Gazte antolakundeko zenbait kide katez lotu dira Eibar eta Ermua herrien artean, eta trafikoa geldiarazi dute. Bestalde, Prebentzio neurriak ikastetxeetara zabaltzen ari dira gaur Zaldibarko zabortegiaren inguruetan.
Eibarren hasi, eta Bilbon amaituko da aurtengo Euskal Herriko Itzulia

2020-02-13
Apirilaren 6tik 11ra bitarte jokatuko da eta 897 kilometro egingo ditu euskal lurraldeetatik, gaur Eibarren egin duten prentsaurrekoan azaldu dutenez. Gogoratu beharra dago pasa den urtean Ion Izagirre ormaiztegiarrak irabazi zuela, Dan Martin eta Emmanuel Bauchmann-en aurretik. Julian Eraso Euskal Txirrindularitza Antolakuntzako zuzendariak esan duenez, «Esan dizkigutenak etortzen baldin badira, Itzuli bikaina izango da».
Eitzagako herritarrak: "Ez da inor agertu inolako azalpenik ematera"

2020-02-12
Zaldibarko zabortegitik gertu dago Zaldibarko Eitzaga auzoan. Egun hauetan bertako herritarrek askotan salatu dute ez dutela inolako informaziorik jaso: "Ez dakigu maskarila batekin egon behar dugun, ez dakigu baratzeko barazkiak jan hal ditugun, ez dakigu ura kutsatuta dagoen edo ez..." Beraiekin hitz egin dugu, eta hemen bildu dugu beren lekukotza.
Helene Alberdi: "Hau guretzat bigarren hilketa bat bezalakoa da"

2020-02-10
Bost egun pasa dira Zaldibarko zabortegiko istripua gertatu zenetik, eta oraindik ez dago bi langileen berririk. Senideek "samina" ez ezik, "amorrua" adierazi du, eta hilketa bakoitza jasaten ari direla salatu dute "erakunde publikoek eta enpresek adierazi duten utzikeriagatik". Helene Alberdi desagertutako langileetako baten ilobarekin hitz egin dugu.
EH Bilduk zaharren egoitzetako gatazka konpontzeko konpromisoa hartu du

2019-05-10
EH Bilduko kideek zaharren egoitzetako langileen lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte Eibarren egindako hauteskunde ekitaldian. Bertan izan dira Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua eta Gorka Errasti Eibarko EH Bilduren alkategaia.
 
bannerra

bannerra