Skip to main content

Oholtzapea

Oholtzapea | Amets Arzallus txapeldunarekin

2013-12-18

Bukatu da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta bide batez, bukatu dugu Oholtzapea saioa. Ordea, azken atal mardula osatu dugu Astigarragako Zapiain sagardotegian. Finalaren analisia Joxerra Garziarekin egin dugu, eta Amets Arzallus txapeldunak irribarre batekin erantzun ditu Beñat Zamalloaren galderak.

 

Oholtzapea | Finalari begira, atzera eginez

2013-12-12

Oholtzapea saioaren azken aurreneko atala osatu dugu. Bertsolari Txapelketa Nagusian finalerdietan emandakoa aztertu du Beñat Zamalloa kazetari eta programaren gidariak. Finalaurreko batetik bestera gertaturikoak erabaki du BECen lehiatuko den final nagusia. Bertsolariek orain arte egindako lana, beraien adierazpenak eta beste jaso ditugu atal honetan.

Oholtzapea | Sustrai Colina eta analisia

2013-12-04

Bertsolari Txapelketa Nagusiari dagokion Oholtzapea saioaren laugarren atalean, Senpereko Larraldea baserrira joan gara. Bertan, Jon Garmendia kazetariarekin Maule - Lextarreko azken finalerdiaren analisia egin dugu. Elkarrizketaren atalean, berriz, Sustrai Colina bertsolaria izan dugu. Azken finalerdian txukun aritu zen eta horrela sailkatu zen final handira.

Oholtzapea | Amets Arzallus eta asteburuko saioen analisia

2013-11-27

Bertsolari Txapelketa Nagusiari dagokion Oholtzapea saioaren hirugarren atalean, Elizondo eta Donostiako finalaurrekoak izan ditugu hizpide. Kristina Mardarasekin egin dugu bertsoen analisia. Elkarrizketaren tartean, ordea, Amets Arzallus bertsolaria izan dugu. Finalera matematikoki sailkatu den lehen bertsolaria da, finalaurrekoetan lorturiko puntu sortari esker.

 

Oholtzapea | Aitor Sarriegi eta asteburuko saioen analisia

2013-11-20

Bertsolari Txapelketa Nagusiari dagokion Oholtzapea saioaren bigarren atalean, Oiartzun eta Murgiako finalaurrekoak izan ditugu hizpide. Gorka Azkaraterekin egin dugu bertsoen analisia. Elkarrizketaren tartean, ordea, Aitor Sarriegi bertsolaria izan dugu. Oiartzungo finalaurrekoak puntu gehien batu zituena da.

Oholtzapea | Igor Elortza eta saioen analisia

2013-11-13

Bertsolari Txapelketa Nagusiari begira jarri gara Oholtzapea saioan. Tolosa eta Gernika-Lumoko finalaurrekoen ostean, estreinatu dugu programa. Analisiaren tartean Josu Goikoetxea gai jartzailea izan dugu bidelagun. Elkarrizketaren atalean, berriz, Igor Elortza bertsolariarekin hitz egin dugu.

 
bannerra