Skip to main content
bannerra

Landakoenea

Salmenten eguna ostirala izan zen Durangoko Azokan

2013-12-08

Azken eguna izanda, Azokak eman duenaren balorazio eguna dugu gaurkoa. Lehen balorazioak batu ditugu. Salmentei eutsi egin diela esan digute eta ostirala izan zela erosle gehien batu zituen eguna.

Inkesta: Zer topa gura du jendeak Durangoko Azokan?

2013-12-07

Jendeak zer aurkitzen du Durangoko Azokan urtean zehar topatzen ez duena? Hauxe duzue bisitarien iritzia.

Argizaiola saria jaso du William Douglassek

2013-12-07

Atzo eman zion Gerediaga elkarteak Argizaiola saria William Douglassi, Szenatokia gunean. Euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana aintzat hartzeko Gerediaga elkarteak ematen duen goraipamena da Argizaiola saria.

Biniloa berriz ere modan?

2013-12-05

Musikari eta disketxeetako arduradunekin binilo berriak eta zaharrak errepasatzen ibili gara. Biniloa berriz ere modan?

Inkesta: Zergatik zatoz Durangoko Azokara?

2013-12-05

Durangoko Azokak euskaldun eta euskaltzaleen artean duen garrantziaz jabetu gara Durangon egindako kale inkesta honetan. Zergatik Durangoko azokara?

Landakoenea | Musikaz bustiriko azken saioa

2014-12-08

Durangoko Azokak bere ateak itxi aurrez, laugarren eta azken saioa osatu genuen. Disko eta liburu azoka izanagatik ere, musikak hartu ditu minutu gehiago gure saioan. Oraingoan, KX bikotea, Eskean Kristö eta Skakeitan taldeak elkarrizketatu genituen, eta Altxatu banda gaztearen berri izan genuen. Literaturari dagokionez, Xaier Mendiguren idazlea elkarrizketatu genuen Juan Luis Zabala Berriako kazetariarekin batera. Gainera, hainbat erreportaje eskaini genituen. Hala nola, euskarazko itzulpengintzaren uzta, "Euskara Gara" egitasmoa eta eguneroko inkesta.

 
bannerra

bannerra