Skip to main content

eskaerak

EPPK hasi da presoak herriratzeko eskaerak egiten

2014-03-12

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa, lehengo urratsak ematen hasi da presoak herriratzeko eskaerak eginez. Oraingoz, eskaera pertsonalekin hasiko dira, nahiz eta EPPKren ustez kolektiboa den neurria. Kide guztiek eskakizunak egingo dituzten arren, premien araberako sailkapena osatu dute. Eskakizunak idatziz egingo dira eta denek irizpide berak izango dituzte oinarri: arlo pertsonala, politikoa eta juridikoa.

Lanbidek 16 milioi euro gehiago zuzenduko ditu autonomoentzako laguntzen programara

2020-05-13
Gogoratu beharra dago, apirilaren 16an ireki zuela eskaera egiteko aukera gauerdian eta momentu horretan bertan erori zela webgunea. Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu du bazekitela eskari handia zegoela, baina ez zutela hainbestekorik aurreikusi. 16571 eskari jaso dituzte astelehenera arte eta 8822ren espedientea hasi dira aztertzen.
Espainiako espetxeetako presoak Zaballako kartzelan biltzeko eskatuko du EPPK-k

2014-02-17

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Espainiako espetxeetan preso dauden presoak Zaballako kartzelara lekualdatzeko eskaerak jarriko ditu martxan. Frantziako presondegietan daudenek, berriz, Euskal Herritik gertuen dagoen kartzelan biltzea galdegingo dute. Egoeren eta kartzela urteen araberako sailkapen bat osatu du EPPK-k.

 
bannerra

bannerra