Skip to main content
bannerra

Ibilean

Ibilean
IBILEAN: Arrieta, Etxebarri eta Hondarribia

2017-11-02

Gure geografia ezagutzeko beste aukera bat. Kasu honetan, orografia, estetika eta izaera oso ezberdinak dituzten hiru eremura hurbildu gara. Barnekaldean, Arrieta; Kostan, Hondarribia eta hirigunean, Etxebarri.

Ibilean 12.saioa: Gerediaga Elkartea eta Durangaldea

2017-09-18

Gerediaga Elkartearekin izan gara azken Ibilean saioan. Beraien eskuetatik, Durangaldeko iragan historikoaren berri izan dugu, baita eskualdeak beste garai batean izan zuen antolaketa sozial eta politikoa ezagutu.

Ibilean - Usurbil

2017-07-20

Gaurko Ibilean saioan Usurbilen izan da Hamaika Telebista.

Uxoa Zumetak eta Jose Luis Zumeta aitak duten estudioko ateak ireki dituzte, euren lantokia, sormen prozesua eta lan bukatuak ikusi daitezke bertan.

Hauek eta askoz gehiago Usurbilen grabatutako Ibilean saioan.

Gorka Izagirre txakolina, bertako barietateen aldeko apustua

2016-10-31

Gorka Izagirre txakolinaren ekoizpenaren pauso guztiak ezagutu ditugu Larrabetzun. Astoreka auzoan duten mahastia erakutsi digute, txakolina ekoizteko erabiltzen dituzten barietate autoktonoak hazten dira bertan. Upategian ere izan gara, ardogintza prozesuaren azken pausoak ikusteko.

Barakaldoko bazterrak ezagutu ditugu

2016-10-31

Barakaldo kontrastez beteriko herria da, bere eraikin eta berdeguneekin. Hainbat txokotako historiaren berri izateaz gain, gaur egun barakaldon dagoen euskara eta euskal kulturarekiko pizkundea ikusteko era aukera izango dugu.

Elorrio da Durangaldeko altxorra

2016-07-22

Historikoki, kulturalki, eta duen inguruagatik oso aberatsa da Elorrio. Bertara gerturatu eta bisitatzeko tarte bat ateratzeak merezi du. Bere kasko historikoa, Argiñetako nekropolia, mendiak, natur bideak... gauza asko daude Bizkaiko herri honetaz gozatzeko. Horretaz gain, uda partean, Musikaire jaialdi kulturala ospatzen da bertan.

 
bannerra

bannerra