Skip to main content

ElkarEstudioaSesioak

Elkar Estudioa Sesioak saioa ostiralean estreinatuko dugu

2014-05-28

Ostiral honetan, maiatzak 30, estreinatuko dugu Elkar Estudioa Sesioak programa Hamaika telebistan. Elkar argitaletxearekin batera ekoiztutako saioak, musika talde euskaldunen eta ez horren ezagunen zuzeneko emanaldi bereziak eskaintzea du helburu. Grabaketak Elkar estudioan egin genituen maiatza hasieran. Ostiralean, Izaki Gardenak taldeak emango dio hasiera bost atalez osaturiko zuzeneko emanaldien zikloari. Araba eta Nafarroa bitarteko pop rock bandaren doinuak ikusi eta entzun ahal izango dira gurean. 

Etorkizun Beltza taldearen emanaldia, Elkar Estudioa Sesioak programan!

2014-11-17

Azaroaren 21ean, Etorkizun Beltza taldearen zuzeneko emanaldi berezia izango dugu Elkar Estudioa Sesioak programan. Arratzuko heavy metal bandak bere maketako zein grabatzen ari diren lehen diskoko abestiak joko ditu.

Kasernarat taldearen emanaldia, Elkar Estudioa Sesioak programan!

2014-11-12

Azaroaren 14ean, Kasernarat bandaren zuzeneko emanaldi berezia izango dugu Elkar Estudioa Sesioak programan. Irun eta Orereta bitarteko hirukoak bere folkabilly berezia eskainiko du.

Aguxtin Alkhat eta bandaren emanaldia, Elkar Estudioa Sesioak programan!

2014-11-04

Azaroaren 7an, Aguxtin Alkhat eta bandaren zuzeneko emanaldi berezia izango dugu Elkar Estudioa Sesioak programan. Bigarren denboraldiko bigarren kontzertua izango da. Ipar Euskal Herriko musikariak bere pop/folk rock doinuak eskainiko ditu.

Skasti taldearen emanaldia, Elkar Estudioa Sesioak programan!

2014-10-28

Urriaren 31n, Skasti taldearen zuzeneko emanaldi berezia izango dugu Elkar Estudioa Sesioak programan. Bigarren denboraldiko aurreneko kontzertua izango da. Zarauzko bandak bere NewSkaDance proposamena eskainiko du.

EES | Ostiral honetan, Keä!

2014-06-24

Ostiral honetan, ekainak 27, Elkar Estudioa Sesioak programaren bisgarren atala izango dugu. Beasaingo Keä hirukoa izango da protagonista. Ostiralean 22:00etan, Hamaika Telebistan.

 
bannerra