Skip to main content

Dispertsioa

Amaiurreko ordezkariek bisita egingo diete gaixo larri dauden presoei

2014-05-16

Amaiurreko diputatu eta senatariek gaixotasun larriak dituzten presoei bisitak egingo dizkiete. 12 dira guztira egoera horretan dauden euskal presoak. Ekimen honekin presoen zuzeneko testigantzak jasoko dituzte. Ekainaren amaierarako bisita guztiak eginak izatea aurreikusten dute, eta, bisita errondaz gain, urtea amaitu aurretik, bestelako ekimenak ere antolatu asmo ditu Amaiurrek.

25 urte igaro dira Espainiak sakabanaketa politika ezarri zuenetik

2014-05-15

Orain dela 25 urte, gaurko egunez, hasi zen Espainiako Estatua dispertsio politika sistematikoki erabiltzen. 25 urte eta biktima ugari. Urteurren anker hori dela eta, Etxerat elkarteak elkarretaratzea egin du Donostian, dispertsio politika behingoz amaitu dadin aldarrikatuz.

Etxerat-ek dispertsioaren aurka ostegunerako mobilizazioak deitu ditu

2014-05-12

25 urte pasa dira Espainiako Gobernuak dispertsioa abian jarri zuenetik eta beraz, mina eta sufrimendua senidetan uztartu zuenetik. Neurriak, ehundaka istripu eragin ditu dagoeneko, eta 16 izan dira hildakoak. Hau honela, Etxerat-ek mobilizazioak deitu ditu horren kontrako aldarria egiteko. Maiatzaren 15ean 12:00etan Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egingo dira.

Ehunka lagunek bat egin dute Iruñean asteburuan presoen etxeratzea eskatuz

2020-06-20
‘Izan Bidea’ dinamikaren baitan manifestazioa egin zuen Sarek Sarasate pasealekutik espetxeraino. Segurtasun tarteak zainduz eta bi zutabetan “COVID19a dela eta presoen egoera kaskartu” egin dela salatu zuten.
Dispertsioarekin bukatu eta presoen eskubideak errespetatzeko exijitu du gehiengo sindikalak

2020-02-21
Hileko hirugarren ostiralean, ohi bezala, presoen afera konpontzeko eskatu du Euskal Herriko gehiengo sindikalak Espainiako gobernu ordezkaritzaren aurrean, Bilbon. “Konponbide garaia da. Orain presoak” lelopean, euskal presoen eskubideen defentsan hamarnaka lagun batu dira elkarretaratzean.
'Motxilak Gora' ekitaldia egingo dute igandean Atanon, Xuaren urtebetetze egunean

2020-01-16
“Motxilak Gora” ekitaldia antolatu du Sarek igande honetan Donostiako Atano pilotalekuan. Egun horretan beteko ditu hiru urte Xuak, eta ondorioz ezingo du orain arte bezala amarekin espetxe barruan bizitzen jarraitu.
 
bannerra

bannerra