Skip to main content

entrenatzailea

Iparrik gabe, Bartzelonak Ernesto Valverde kaleratu du

2020-01-13
Saudi Arabian lehiatutako Superkopan Atleticoren aurka galdu ostean, talde kataluniarrak gasteiztarra entrenatzaile kargutik erabaki zuen. Xavi Hernandezekin negoziatu ostean, azkenik Quique Setien hautatu dute Valverde ordezkatzeko. Arabarrak bi Liga eta Kopa bat irabazi ditu blaugranen aginte makilarekin eta une honetan, Bartzelona Ligako lehen postuan dago. BeƱat Zarrabeitia lankideak egoeraren analisia osatu du.
Asier Garitano: "Realaren erronka ilusioz eta anbizioz hartzen dut"

2018-05-25

Asier Garitanok Realeko entrenatzaile kargu hartu berri du. Bergararrak hiru urtetako kontratua sinatu du txuri-urdinekin eta esperientzia "ilusioz eta anbizioz" hartu duela nabarmendu du. Txikitan, Atotxara Gaztelu herrikidea ikustera zihoan garaiak gogoan hartzeaz gain, etorkizunean "onenekin lehiatzea" nahi duela azaldu du. Lantaldearen egituraketan, Sergio Canalesek Reala utziko duela baieztatu du. Santanderreko puntaerdia Betisen arituko da, orain arte Eibarreko jokalari izan den Takashi Inuirekin batera.

Jagoba Arrasate: "Orokorrean, denboraldiaren balorazioa baikorra da"

2014-05-26

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jagoba Arrasate Realeko entrenatzailea izan dugu. Talde txuri-urdinaren denboraldia aztertu dugu, eta datorrenari begira ere jarri gara.

 
bannerra

bannerra