Skip to main content

Brasil

Hainbat erakunde "arduratuta" daude koronabirusa Latinoamerikan izaten ari den hedapenarekin

2020-06-03
Koronabirusak gutxienez 382.000 pertsona hil ditu munduan. Johns Hopkins Unibertsitateak jasotako datuen arabera, ia 6,4 milioi kasu baino gehiago zenbatu dira planeta osoan. Azken asteetan, birusa Brasilen, Perun eta Txilen ari da hedatzen gehien. Izan ere, Brasilen dagoeneko 31.199 pertsona hil dira, datu ofizialen arabera, eta Italia gainditzeko zorian dago.
Covid 19 pandemiaren "epizentroa" bilakatu da Amerika

2020-05-28
Amerikak duela bi aste gainditu zuen Europako kutsatuen kopurua. Ameriketako Estatu Batuetan daude kontinenteko positibo eta hildako gehien, baina Osasunaren Erakunde Panamerikarrak ohartarazi du azken egunotan Latinoamerika “pandemiaren epizentro berria" bihurtzen ari dela. Hiru herrialdetako egoera "larria" azpimarratu du Carissa Etienne zuzendariak: Brasilgoa, Perukoa eta Txilekoa.
"Na voz, A vez" dokumentala Zinema Ikusezina jaialdian egongo da ikusgai

2019-10-17
Sao Pauloko Sao Remoko unibertsitatea eta fabela harresi batek banatzen ditu. Bertako errealitatea eta elkarreragina behatzeko, Irati Agirreazkuenaga eta Mayte Albardía dokumentala Brasilera joan eta dokumentala osatu zuten, EHUko diru laguntzab batekin. Polarizatutako gizarte batean, Sao Remoko unibertsitatea honen beste adibide bat da soilik, nahiz eta alde bateko zein besteko bizilagunek, azken finean, berdintsu sentitzen duten.
Jonathan Martinez: "Bolsonaron garaipena, ultraeskuina eta merkatuen garaipena da eta ezkerrak honen inguruan hausnartu behar du"

2018-10-29
Jair Bolsonaro ultraeskuindarra Brasilgo presidente berria izango da. Jonathan Martinezek haren garaipenak eta Europan ematen ari diren mugimendu ezberdinek ezkerrari zer pentsatua eman beharko diotela uste du. Honatx bere analisia.
Txente Rekondo: "Brasilen, hauteskundeen bigarren itzulian, ezustekoa emateko aukera gutxi daude"

2018-10-18
Iragan den urriaren 7ko hauteskundeek Jair Bolsonaro hautagai ultraeskuindar, misogino, matxista eta xenofoboaren garaipena ekarri zuten. Orain, bigarren itzuliaren atarian, ezkerrak egoera irauli nahi duen arren, Haddadi hautagaiaren figura indartuz, Bolsonaro Hegoamerikako erraldoiaren presidente izateko faborito nagusi gisa azaltzen da. Txente Rekondo analistaren esanetan, "sorpresa emateko aukera gutxi daude".
Berdintasuna nagusi munduko kopako final laurdenetan

2018-07-05

Frantzia, Uruguay, Brasil, Belgika, Errusia, Kroazia, Suedia eta Ingalaterra. Horiek dira lehian geratzen diren 8 taldeak eta ostiraletik aurrera final erdietan egoteko txartela lortzeko arituko direnak. Partidu guztiak oso parekoak izango direla dirudi, izan ere, talde batek ere ez du frogatu, momentuz, besteen gainetik dagoela.

 
bannerra

bannerra