Skip to main content
bannerra

Aste Nagusia

Hirugarren eraso sexista gaitzetsi dute Bilboko festetan

2015-08-28

Bere bikotekidea jotzea leporatuta, atxilotu egin dute erasotzailea. Bilboko Aste Nagusian eman den hirugarren eraso sexista da. Asteazkenean beste sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin zuten ordu berean gertatu zen hirugarren hau. Gertaturikoa salatzeko, elkarretaratzea egin dute Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek deituta.

Alboka hotsek alaitu dituzte Bilboko zazpi kaleak

2015-08-28

Euskal Herri osotik etorritako musika zaleek gozatu dute alboka hotsekin. Bilboko zazpi kaleetan barrena ibili dira batzuk jotzen eta besteak abesten. Albokak egin ohi dituen artisau batekin izan gara ere.

Preso gaixo larriak etxeratzeko eskatu dute Bilboko Aste Nagusian

2015-08-28

Gaixo dauden presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute Bilboko Aste Nagusian. Hiru mila lagun inguru bildu dira Bizkaiko hiriburuan, jaietan ere, preso gaixo larriek bizi duten egoera salatzeko eta etxeratzeko aldarrikapena egiteko.

Bakailaoa protagonista pil-pil eran

2015-08-28

Ohi bezala, gastronomikoan bakailaoa izan da nagusi. Baina ez edozein eratara prestatutako bakailaoa, pil-pil eran prestatu behar izan dute parte-hartzaileek. Giro paregabearekin egin dugu topo, baina tamalez, ezin izan ditugu parte-hartzaileen platerak dastatu.

Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 28: Bilbotarrentzako egun handia

2015-08-28

Zazpigarren egunean, Bizkaiko hiriburuaren jai egunarekin bat egin dugu. Aste Nagusia hainbat aldarrikapenen lekuko izan da. Besteak beste, gaixorik dauden presoak etxera ekartzea aldarrikatu dute senideek eta azken eraso sexista gogor salatzeko elkarretaratzea egin dute.

Sekretua “maitasuna” dela esan digute gastronomikoan

2015-08-27

Bakailao goxo-goxoa egiteko maitasuna eta mimoa behar dela esan digute gastronomikoan. Ikasteko aukera izan dugu.

 
bannerra

bannerra