Skip to main content
bannerra

Aste Nagusia

Eraso sexistak jaietan: non hasten dira jarrera matxistak?

2015-08-27

Bortxaketa saiakera berria salatu dute Bilboko Aste Nagusian. Uda latza beste behin, festetan erasoak ugaritu baitira. Bilgune Feministako kideekin izan gara iceberg erraldoi baten punta den arazo estruktural honi buruz hausnartzeko. Izan ere, parekidetasuna zailtzen duten hainbat puntu daude oraindik ere festetan, espazio publikoaren erabilera bera adibidez. Bilguneko kideek ondo azaldu digute.

Txikigunean jolasean ibili gara

2015-08-27

Barruan daramagun haurra ateratzeko, urtero Kasilda parkean egiten den  txikigunera hurbildu gara. Bertan gargantuarekin, puzgarriekin eta beste hainbeste jolasekin ibili gara umeak izango bagina bezala.

Aste Nagusiko Txupineren omenaldia ospatu dute

2015-08-27

Urtero moduan Txupineren omenaldia izan dugu. Oihana Pascualek, aurtengo txupinerak, konpainia ederrean bizi du eguna, aurreko urteko txupinerekin egoteko aukera izan duelako. Guk ere ez dugu galdu nahi izan sortu den giro paregabea.

Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 27: Bortxaketa saiakera berri bat

2015-08-27

Seigarren egunean, bortxaketa saiakera berria gertatu da Bilbon. Hala salatu dute Bilboko Udalak eta Konpartsek ere. Biek ala biek, eraso sexisten kontrako salaketa irmoa egin dute. Bestetik, urtero Txupinerei egiten zaien omenaldian izan gara. Dena dela, gaurko gastronomikoa ez dugu galdu nahi izan eta Txomin Barullo Konpartsa apur bat hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.

Emakume bertsolariak oholtzan espazio publikoa bereganatuz

2015-08-26

Mamiki emakumeen konpartsak urtero antoatzen du Emakumeak oholtzara bertso saioa, emakumeek espazio publikoan eta jaietan duten parte hartzea indartzeko. Aurten, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra eta Izar Mendiguren izan dira, eta noski, Aste Nagusian gertaturiko saio sexistari buruz aritu dira besteak beste, bertsotan.

Txosnatloia, Bilboko Konpartsak ginkana batean lehiatzeko prest

2015-08-26

Konpartsakideentzat atsedenik ez da. Bazkalosteko logurari aurre egiteko modurik egokiena, ginkana bat antolatzea da. Horrela egin dute eta inortxo ere ez da lo geratu.

 
bannerra

bannerra