Skip to main content
bannerra

Aste Nagusia

Bilboko Aste Nagusian kartoiz egindako musika banda ikusi dugu!

2015-08-23

Argi dago Bilboko Aste Nagusian den dena dela posible, bai eta kartoiz egindako musika bandak ere!! 1978. urteko ohitura zahar bati jarraituz aurten berriz ere kartoiz egindako musika banda baten soinua entzuteko aukera izan dugu Aste Nagusian!

Itziar Urtasun jaietako zinegotziak jai eredua goraipatu du

2015-08-22

Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko jaietako zinegotziarekin izan gara. Jai eredua goraipatu eta Bilboko Aste Nagusiak duen eskaintza zabala gogora ekarri du.

Arriaga barruan emozio handiz bizi izan da Aste Nagusiaren hasiera

2015-08-22

Arriaga barruan ere giroa ezin hobea zen. Bertan izan dira Gurutze Beitia pregoilaria eta Oihana Pascual txupinera, biak emozionatuta. Eragile eta politikariak ere ez dira falta.

Konpartsen jaitsierak girotu du Aste Nagusiaren hasiera

2015-08-22

Urtero bezala, Bilboko Konpartsen jaitsierak girotu ditu Bilboko kaleak, txupinazo ofizialak hasiera eman arte. Festa giroan abiatu dira San Anton zubitik hasita, zazpi kaleetatik barrena, Arriaga plazara heldu arte.

Lehertu da festa Bilbon

2015-08-22

2015eko Bilboko Aste Nagusia hasi da. Txupinazioak eman die hasiera aurtengo jaiei, Gurutze Beitia pregoilariaren eta Oihana Pascual txupineraren eskutik.

Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 22: Marijaia etorri da!

2015-08-22

2015eko Aste Nagusiari hasiera eman diote bilbotarrek eta Hamaika Telebista presente izan da, gertaturiko guztia zuei kontatzeko: konpartsen jaitsiera, txupinazoa... dena bildu dugu bideo honetan. Eguraldia lagun ez, baina giroa ez da falta.

 
bannerra

bannerra