Skip to main content
bannerra

Ertzak

Ertzak | Hiesa ez da diskriminatzailea, jendartea bai

2015-09-22

Hiesari buruz luze eta zabal aritu gara. Bi bidelagun izan ditugu. Batetik, Josu Unanue politikaria eta Txo Hiesa elkarteko sortzailea. Bestetik, Joseba Errekalde Harribeltza hiesaren aurkako elkarteko kidea. Hiesak bazterketa egoera larriak eragin zituen 80ko hamarkadan, baina zenbait kolektibok indarrak batzea eta jendartea piztea lortu zuten ere. Besteak beste, LGTB mugimenduak AEBetan egindako kontzientziazio lanari esker.

Ertzak | Okupazioa, antolaketa eredu berriak?

2015-09-15

Okupazioa izan dugu hizpide. Kukutzaren kontrako epaiketaren erdian eta Kortxoenearen etorkizuna erabakitzeko dagoen une honetan, okupazio eredu ezberdinak aztertuko ditugu, okupazioa ulertzeko eta gauzatzeko eredu ezberdinak daudelako Euskal Herrian. Gernikako Astra, Donostiako Kortxoenea eta Gasteizko Errekaleor Auzoa ezagutu ditugu.

Ertzak | Zer da TTIP ituna?

2015-09-09

Denboraldi berriko lehen atalean, TTIP nazioarteko hitzarmenaz aritu gara. Europako eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza ituna da aipaturikoa, eragile guztien ustez aldaketa handia ekarriko duena. Hori bai, batzuek diote aldaketa ona izango dela eta enplegua sortuko dela. Beste askok ordea ozen diote gezur handia dela. Zer da ba TTIP eta zer ekarriko digu? Gaiaren ikuspuntu ezberdinak lantzeko, Izaskun Bilbao (EAJren europarlamentaria), Josu Juaristi (EH Bilduren europarlamentaria) eta Mikel Zurbanoren (ekonomialaria) hitz egin dugu.

Ertzak | Herritarren borondateak josten

2015-06-18

Iazko ekainaren 8an milaka herritarrek eskuz esku Durango eta Iruñea elkartu zituzten, erabakitzeko eskubidearen alde, herritarren borondate eta nahia irudikatuz. Hura abiapuntua izan zen. Katea eginez bidea egin zuten. Aurten ezberdinen nahiak elkartu dituzte oihaletan. Jostunen urtea izan da. Igandean hitzordu berria dugu Bilbo, Iruñea, Baiona, Gasteiz eta Donostian. Herritarren garaia dela diote eta protagonismoa norbanako bakoitzak duela, horiek dira programaren protagonistak.

Ertzak | Zeliakoen errealitatea

2015-06-11

Ehun herritarretik bat zeliakoa da. Glutena duten elikagaiak kontsumitzen badituzte, digestio zaila izaten dute. Hain zuzen ere, heste meharrean ditugun biloak lagungarri dira digestioan, baina glutenak bilo horiek suntsitzen dizkie zeliakoei. Horren ondorioz, goragalea, jateko gogo eza, sabeleko mina, nekea eta beste sortu ahal die. Gaixotasun kronikotzat dute zeliakoa izatea. Glutenik gabeko dieta da irtenbide bakarra. Dieta jarraitzeak esan nahi du Europar Batasunean merkaturatzen diren produktuen %70a saihestea. Adituen iritzia jaso eta Euskadiko Zelikoen elkartearekin hitz egin dugu.

Ertzak | Elikadura burujabetza, alternatiba?

2015-06-04

Via Campesina, Etxalde, EHNE Bizkaia eta Bizilur elkarteen ekimenez hainbat euskal ordezkari Brasilen izan ziren apirilean, Elikadura Burujabetzaren inguruan garatu dituzten hainbat esperientzia ezagutzen. Tokiko informazio baliagarriak jaso eta Euskal Herrira ekar litezkeen praktika zein ideiak ezagutu zituzten.  Gosea kudeatzea izango da etorkizunean negozio emankorrena, eta arternatiba elikaduran burujabe izatea izango da. Horri buruz aritu gara hiru aditurekin. Marta Amonarriz Mutrikuko Tokiko Garapen teknikaria, David Lopategi Udalbiltzako kidea, Monika Plazaola GFAko Nazioarteko Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzaren aholkularia.

 
bannerra

bannerra