Skip to main content
bannerra

Ertzak

Ertzak | Athletic sentimendua

2015-05-28

Espainiako Kopako finalerako prest dago Bizkaiko hiriburua. Bihar, maiatzak 30, jokatuko da Bartzelona eta Athleticen arteko neurketa. Modu berezian bizi du talde zuri gorria Bilbo hiriak. Hori dela eta, bizitzaren parte den hori jaso dugu. Futbolaz edo Athletic zaletasunari buruz aritu gara. Horretarako, lau pertsona ezberdinen esperientzia ezagutu dugu: Lander Otaola (aktorea), Aritza Escandon (zalea), Davide Lopategi (politikaria) eta Ekain Rojo (EHUko irakaslea).

Ertzak | Gure Eskubide Sozialen Karta

2015-05-21

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idazteko prozesua 2013an hasi zen. Eredu ekonomiko eta sozial berri bat lortzeko bidean, herritarren partaidetza oinarri izan duen prozesu baten prozesu baten emaitza izango da. Hego Euskal Herriko 127 herrietako 147 eragile, talde eta 1.200 pertsona inguru aritu dira lanean. Zergatik da beharrezkoa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta? Zertarako? Gauzak beste era batean eta modu eraginkorrean egin daitezke? Alternatiba posible da? Galdera horiei erantzuteko bi gonbidatu izan ditugu programan: Edurne Larrañaga eta Ana Perez, Eskubide Sozialen Karta bideratu duten lan taldeko kideak.

Ertzak | LOMCEri planto!

2015-05-14

LOMCE legeak 8 urteko haurrei ezarritako probak zer esana eman du. Aurreko astean, Nafarroan egin zituzten azterketa horiek, eta Araba, bizkaia eta Gipuzkoako 30 ikastetxeri aurki iritsiko zaie momentua. EAEko ikastetxeek azterketak ez egitea erabaki dute. Zein irizpideren arabera hautatuko dituzte ikastetxeak? Nork diseinatu eta zuzenduko ditu frogak, zein helbururekin? Galdera asko dituzte guraso, irakasle eta hezkuntza eragile ezberdinek. Hiru pertsonen testigantza izan dugu: Lurdes Imaz (EHIGE), Bego Bitorika (Sortzen-Ikasbatuaz) eta Hezkuntza Plataformen Topagunea.

Ertzak | Behi esnearen egoera Euskal Herrian

2015-05-08

Apirilaren 1ean esne kuotaren sistema desagertu zen. Horrela, azken 31 urtetan indarrean egon den kuota bertan behera geratu da. Herrialde bakoitza ez du dagoeneko gehiegizko ekoizpen mugarik. Abeltzainek nahi adina ekoiztu dezakete. Datozen bost urteetan, ekoizpena %20a handitzeko prest da Ingalaterra eta produkzioa bikoizteko asmoa ere iragarri dute beste herrialde batzuk. Esportatzeko gaitasunik ez eta inportazioei aurre egiteko zailtasunek panorama beltz ikusten dute euskal baserritarrek. Kuoten desagertzeak ekar ditzakeen ondorioen zain, gaur egungo egoera zaila dela diote nekazariek. Lehendik ere larria den egoera are gehiago okertzearen beldur dira baserritarrak. Kanpotik etor datorrena kotsumitzeko prest gaude? Horri buruz aritu gara bi aditurekin: Xabier Arriaga baserritarra eta EHNE sindikatuko kidea eta Iker Leiva Bizkaia Esnea kooperatibako kidea.

Ertzak | Usansolo herri bihurtzeko nahia

2015-04-30

1988ko otsailean, Galdakaoko udalbatzak aho batez onartu zuen Bizkaiko Aldundiari Usansoloren bereizketa prozesua martxan jartzeko. 2015ean oraindik ez du lortu. Udal hauteskundeen atarian herritarren parte hartzeaz aritu gara. Administrazio publikoak zuzentzen dituzten politikarien eta herritarren arteko komunikazio zuzena oraindik indartzeko dago? Hausnarketa horretan hiru adituren hitzak jaso ditugu: Natxo Cubero (Administrazio Zuzenbideko irakaslea), Monika Mena (Usansolo Herria plataformako bozeramailea) eta Elisabete Arrieta (EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea).

Ertzak | Herritarren segurtasunerako legea?

2015-04-23

Martxoaren 26an onartu zuen Espainiako Kongresuak “Herritarren segurtasunerako legea”, Zigor Kodearen erreforma eta jihadismoaren kontrako ituna. Uztailetik aurrera indarrean izango da. Lege berriak protesta mota batzuk delitu bihurtzen ditu eta bertan parte hartzen dutenei espetxe zigorra ezartzeko aukera ematen die. Informatzeko eskubideari mugak jartzen zaizkio. Lau ertz jorratu ditugu, lau iritzi: Jaime Elias (abokatua), Amaia Goikoetxea (Euskal Kazetarien elkarteko dekano ordea), Aitziber Lasa eta Patxi de La Fuente (Herritarren kriminalizazioaren kontrako plataforma).

 
bannerra

bannerra