Skip to main content

Ertzak

Ertzak | Pentsioen duintasuna

2015-03-12

Hego Euskal Herrian etengabea da pentsiodun kopuruaren igoera: gaur egun 656.682 pertsonek jasotzen dute erretiroa. Geroz eta pentsiodun gehiago daude, eta geroz eta afiliatu gutxiago Gizarte Segurantza elikatzen. Espainiako Gobernuak pentsioen erreforma onartu zuenetik kontuak aldatu egin dira eta horiek aztertu ditugu. Hiru ikuspuntu: Mikel Argiñarena (Pentsionistak Martxan), Nico Cuenca (ekonomialaria) eta Xabier Isasa (pentsionista).

Ertzak | Ama hizkuntza

2015-03-05

Unescoren ekimenez sortu zen Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna. Otsailaren 21a ezarri zuten egun bezala. Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Hizkuntzak dira kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak. Hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza gutxituak aldarrikatzeko eguna da. Horri buruz hitz egiteko hiru ikuspuntu jorratu ditugu, hiru aditurekin: Itziar Idiazabal (Unesco katedra), Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista) eta Koldo Garai (EHUko irakaslea).

Ertzak | Sendagaien negozioa

2015-02-26

Sovaldi sendagaiak 60.000 eta 80.000 euro arteko kostua du, eta gaixoen %95a sendatzen du. Afera horrek eztabaidan jarri du sendagaien prezioa. Industria farmazeutikoa negozio handia dela ez da sekretua inorentzat. Farmazeutikoen etekinak asko igo dira azken urteetan. Zergatik dira botikak hain garestiak? Industria farmazeutikoak prezioak jaitsi beharko lituzke? Nola ikertzen da birus bat? Zergatik ikerketak dira hain garestiak eta luzeak? Sendagaiak eta botikak izan ditugu hizpide. Horretarako bi aditurekin hitz egin dugu. Koldo Callado Farmakologiaren irakaslearekin eta Miren Basaras Mikrobiologiako irakaslearekin.

Ertzak | Kulturaren ekosistemaz

2015-02-19

Kultura beti egon da krisian. Gizartearen merkantilismoen aurka borroka egin behar izan du edo kapitalismoaren merkantilismoan sartu. Sortzaileek euren balioak dituzte eta merkatuak beste batzuk agintzen ditu. Arteak obligazioa sozial bat du? Gizartea mugitzeko gai izan behar du? Gizartean errebolta bat sortu behar du? Erantzunen bila zazpi ertz izango ditugu: Iñigo Basaguren-Duarte Barnezinea fanzinea, Ixi Garcia Pink gorilas, Gotzon Barandiaran idazlea, Gabriel Ocina Aktoreen batasuna, Rosa Parma Sortzaile plastikoa, Aitor Narbaiza KAP ekoiztetxea, Olatz Allika MIE musikaren industria elkartea.

Eraldatzailea da euskal jendartea?

2015-02-12

Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoen inguruko hausnarketa egin dugu. Hain zuzen ere, herri zein gizarte mugimenduek izan duten ibilbidea aztertu dugu. Horri guztiari buruz hitz egiteko hainbat ertz bildu ditugu gurera; hainbat ikuspuntu. Hala nola, Rafa Ajangiz EHUko politika irakaslea, Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea eta Jasone Mendizabal Topagunea elkarteko kidea.

Ertzak | Herri mugimenduen ekarpena

2015-02-12

Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoen inguruko hausnarketa egin dugu. Hain zuzen ere, herri zein gizarte mugimenduek izan duten ibilbidea aztertu dugu. Horri guztiari buruz hitz egiteko hainbat ertz bildu ditugu gurera; hainbat ikuspuntu. Hala nola, Rafa Ajangiz EHUko politika irakaslea, Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea eta Jasone Mendizabal Topagunea elkarteko kidea.

 
bannerra

bannerra