Skip to main content
bannerra

Ertzak

Ertzak | Ikerlari gazte eta euskaldunak

2014-12-18

Gaur egun ez da arraroa egiten gure artean ikerlari gazteak aurkitzea, asko dira esparru ezberdinetan dabiltzanak. Harremanak sendotu nahian Udako Euskal Unibertsitateak ‘IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz’ kongresua aurkeztu du. Ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea du helburu, beraien arteko harremana sustatu asmoz. Ikerlari hainbatekin izan gara beraien egoera ezagutzeko: Xabier Landabidea, Estitxu Garai eta Olatz Perez de Viñaspre. Baita ere, Miren Josu Ormaetxebarria IkerGazte kongresuko arduradunarekin izan gara.

Osakidetzaren osasuna aztergai

2014-12-12

Osakidetzan 3000 lanpostu suntsitu dira, 8000 langile daude aldi baterako kontratuarekin eta urtero 500 pertsonek erretiroa hartzen dute. Tolosaldean dagoeneko zerbitzu batzuk klinika pribatura bideratu dituzte. Osakidetzaren osasunari begira jarri gara. Nolakoa da gure osasun publikoa? Pribatizazio baten aurrean gaude? Galderak erantzuteko hiru gonbidatu ditugu: Peio Igeregi ELA sindikatuko ordezkaria, Jon Serraro Basurtuko ospitaleko langilea eta Cristina Pelaez TOPA elkarteko kidea.

Ertzak | Osakidetzaren osasuna

2014-12-11

Osakidetzako ehunka langilek bat egin dute ekainetik hona sindikatuek deitu dituzten mobilizazioekin. Azken hiru urteetan, 3000 lanpostu suntsitu dira, 8000 langile daude aldi baterako kontratuarekin eta urtero 500 pertsonek erretiroa hartzen dute. Tolosaldean dagoeneko zerbitzu batzuk klinika pribatura bideratu dituzte. Osakidetzaren osasunari begira jarri gara. Nolakoa da gure osasun publikoa? Pribatizazio baten aurrean gaude? Galderak erantzuteko hiru gonbidatu ditugu: Peio Igeregi ELA sindikatuko ordezkaria, Jon Serraro Basurtuko ospitaleko langilea eta Cristina Pelaez TOPA elkarteko kidea.

Euskaldunok umore berezia dugu?

2014-12-04

Euskal umoreaz aritu gara. Topikoa al da euskaldunak serioak garela? Hain serioak al gara? Bertsolaritza, abestiak, herri antzerkiak, inauteriak, ahozko umorea... Umorea hainbat esparrutan eman da gure kulturan.

Ertzak | Euskal umorea

2014-12-04

Zer da Umorea? Barre eragiten diguna da umorea. Nolakoa da euskal umorea? Esan ohi da euskaldunak serioak garela baina gure somenetan etengabe agertzen da umorea. Kontu kulturala da umorea eta lan sozial ikaragarria du. Noren kontura egiten dugu barre? Gure umorea aztertzeko asmoz lau ertz izango ditugu saioan. Patxi Uharte komikilaria, Zaldieroa zintaren egilea. Idoia Torregarai Martija Barretartia.com blogeko kudeatzailea, Josu Goikoetxea gai-jartzailea bertsolaritza eta umoreaz arituko zaigu eta kike Amunarriz komunikatzailea.

Hiltzen ikasi daiteke?

2014-11-21

Jaiotzen garenetik dakigun bakarra hil egingo garela da. Bizitzen hasten garenetik , bizi garenetik, heriotza bertan da, baina gurean gutxi hitz egin ohi dugu hortaz. Heriotza, hitza bera, tabua izan da. Duin hiltzeko eskubideaz aritu gara. Hiltzen ikasi daiteke? Nola hil nahi dugu? Zer dio egungo legediak? Zer da bizitza testamendua?

 
bannerra

bannerra